Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurrean
“Komunikabideak eta Gorroto delituak” jardunaldiak
Errenteriako Udalak “Komunikabideak eta Gorroto delituak” izeneko jardunaldia antolatu zuen Reina aretoan 2017ko maiatzaren 26an, ostirala, goizeko 10:00etatik 14:30era. Ekitaldian hizlariak nahiz komunikabideetako ordezkariak izan ziren gaiaren inguruan hausnarketa eta ezagutza partekatzeko asmoz.
Goizaren lehen zatian, Daniel de Torres izan zen, Bartzelonakoa dena, Red Europea de Ciudades Interculturales-eko zuzendaria eta kulturartekotasun gaietan aditua. Horrekin batera, Xabier Aierdi, soziologoa eta immigrazioaren behatokiaren bultzatzailea, eta Jon Mirena Landa, Zuzenbide penalean aditua, izan genituen.
Goizaren bigarren partean, berriz, komunikabideak (Oarsoaldeako Hitza, Info7, Berria eta CEAR Euskadi) izan genituen mahai inguruan, baita EHUko irakaslea eta komunikabidetan aditua den Arantza Gutierrez ere.
Mahaien dinamizazio lanetan Pikara Magazine eta Mugak SOS arrazakeriako dokumentazio zentroko ordezkariak izan ziren.
Jardunaldi honen helburua izan zen, azken batean, mezuaz eta informazioaren estrategiaz, garrantziaz eta inpaktuaz jabetzea, zehazki, jatorria dela-eta eragindako gorroto delitua hizpide hartuta l. Horren inguruan dauden mugak, neurriak eta eragin kaltegarriak mahai gainean jartzea.
Jardunaldi honen helburua izan zen, azken batean, mezuaz eta informazioaren estrategiaz, garrantziaz eta inpaktuaz jabetzea, zehazki, jatorria dela-eta eragindako gorroto delitua hizpide hartuta l. Horren inguruan dauden mugak, neurriak eta eragin kaltegarriak mahai gainean jartzea.
Hitzaldien bideoak ikusgai hemen.
Hizlarien inguruko informazioa hemen.
Programa:
ZAS! Zurrumurruen Aurkako Sarea
ZAS! Zurrumurruen Aurkako Sareak Euskadi mailako zurrumurruen aurkako esperientziak batu eta koordinatzea du helburu. Zurrumurruen aurkako estrategietarako praktika egokiak ezagutu, aztertu eta arrazakeria eta xenofobiaren aurkako prebentzio eta borroka lanak eginez. Gainera, modu koordinatuan egindako lan esperientziak sortu nahi dira, arreta berezia eskainiaz heziketa prozesuen diseinu, ezagutzarako dokumentazio eta materialak lantzeari. Horietan oinarrituta, zurrumurruen aurkako ekintzen katalogo bat garatu nahi da Sare honen baitan partekatzeko eta interesa luketen erakunde eta instituzioen eskura jartzeko.
Errenteriako Udala 2020 urtean egin zen Sareko kide ofizial. Hala, ZAS! elkartean egun erakunde publikoak, norbanakoak eta elkarteak dira kide, horrek efektu biderkatzailea eta eraginkorragoa sortzen du xenofobiaren eta arrazakeriaren prebentzioan.
Bisita ezazu webgunea: zas.eus
Aurkezpen bideoa:
Eraberean sarea
Eraberean Eusko Jaurlaritzak bultzatutako sare bat da, eta helburu dauka arraza-, etnia- edo nazio-jatorriak, sexu-orientazioak edo -identitateak eta genero-identitateak eragindako diskriminazioari aurre egitea.
Eraberean Sarea Eusko Jaurlaritzak (Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzaren bitartez) eta zenbait gizarte erakundek osatzen dute. Erakundeok immigrazioaren, ijito herriaren eta LGTBI kolektiboen arloan lan egiten dute. Sarearen egitekoa da tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza sustatzea politika publikoetan eta Euskadiko gizarte zibilean.
Eraberean Sarea osatzen duten elkarteak hauek dira: Aldarte, CEAR Euskadi, Gurutze Gorria, Gao Lacho Drom, CITE-CC.OO Bizkaia, Errespetuz, Kale Dor Kayiko, Nevipen, AGIFUGI, Gehitu y SOS Arrazakeria Gipuzkoa.
Eraberean Sareak arreta espezializatua eskaintzen du: laguntza eta aholkularitza ematen dizkie, arraza-, etnia- edo nazio-jatorriak, sexu-orientazioak edo -identitateak eta genero-identitateak eragindako diskriminazioaren biktimak izan litezkeenei eta halako egoerak ezagutzen dituztenei. Arreta hori aurrez-aurrekoa zein telefonoz edo emailez izan daiteke.
Eraberean Sareak Euskal Autonomia Erkidego osoan lan egiten du eta indarra, bereziki, eremu pribatuan jartzen du. Elkarteak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zabalduta daude eta antenen modura dihardute, egoera diskriminatzaileak detektatzen eta halakoak pairatzen dituzten pertsonei arreta ematen.
Eraberean Sareak, egoera zehatzen aurrean kalteturik gertatzen diren pertsonei laguntza eskaintzeaz gain, prebentziorako planteamendua du. Kontzientziaziorako eta gizartearen sentsibilizaziorako planteamendua da. Horretarako, sentsibilizazio-ekintzak burutzen ditu, eragileen prestakuntza, zabalkunderako materialaren lanketa, gizarte erakundeei zein bestelako instituzioei zuzendutako aholkularitza eta abar. Antenek sentsibilizazio- eta prestakuntza-lan hori osatzen dute, ekintza horien berri emanez euren bazkideei eta funtsezko diren gertuko beste eragile batzuei.
Ikusi sarearen webgunea: www.euskadi.eus/erabereansarea