Kultur Aniztasunaren Nazioarteko eguna M21 - Errenteria 11 Kolore

2015. urtean, Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna hasi ginen ospatzen Errenterian. Izan ere, UNESCOren deklarazio unibertsala aintzat haturik, kultur aniztasunaren balioa, hau da, horrek dakarren aberastasuna ospatzea zein aitortzea ezinbestekoa dela uste baitugu, bereziki, ELKARBIZITZA sustatzeko.
Maiatzaren 21ean ospatzen den nazioarteko egunaren harira, aste osoko programazioa sortzen dugu herritarrentzat eta herritarrekin. Bereziki, hezkuntza komunitatearekin, herriko elkarteekin eta ostalari nahiz artistekin. Hori dela-eta, Errenterian 11 Zapore, Errenteria Munduan edota herriko ikastetxeekin batera sortzen dugun sentsibilizazio proiektua urteroko ekimenak bilakatu dira.

2023. edizioko programa eta edukiak ikusi.

Aurreko edizioak:

Zazpigarren aldia, 2022

Seigarren aldia, 2021

Bosgarren aldia, 2020

Laugarren aldia, 2019

Hirugarren aldia, 2018

Bigarren aldia, 2017

Lehen aldia, 2016

 

 

 

Elkarbizitzarako herri-aliantza

Elkarbizitzarako herri-aliantza

Elkarbizitza herri-kohesiorako ezinbesteko elementua izanik, horren aldeko adostasun zabala lortzeko, parte hartzeko dinamika bat jarri zuen abian Udalak 2017an, hain zuzen ere, egungo Errenteriaren aniztasuna aitortzeko eta balio positibo gisa sustatzeko.
Horretarako, diagnostikoa osatu zen, aurrera begira zer erronka ditugun ikusteko eta konpromisoak hartzeko, bai norbanakoen artean bai eragileen artean. Izan ere, elkarbizitza-ehuna alor, izaera eta jatorri desberdinak abiapuntu hartuta eratuz gero, udalerriaren batasuna eta indarra handiagoak izango dira etorkizunean. Bide orri hartatik ekintza desberdinak sustatu dira eta etorkizuneko erronkak hauteman dira.

Hizkuntzen Topagunea

Hizkuntzen Topagunea proiektuaren helburua da herrian bizi diren mundu osoko hamaika hizkuntza-komunitatetako hizkuntzak eta kulturak ezagutzea partekatzea, eta transmisioan, guztiok, bide lagun izatea. Gainera, bertakoa dugun euskara lagun izanik. Bestela esanda, hizkuntzek eta hiztunek elkar ezagutzeko eta gozatzeko egitasmoa da Hizkuntzen Topagunea; Errenteriako komunitatea osatzeko tresna, da eta printzipio hauek ditu: doakotasuna, interakzioa eta hizkuntzen balio positiboa.
Proiektu bizia eta dinamikoa da eta, hori dela-eta, ateak zabalik ditu edozeinek martxan dagoen hizkuntza eta kultura saioren batean izena emateko edota proposamenen bat egiteko.

Errenteriako hizkuntza aniztasunaren maparen txostena, hemen.

Hizkuntzen politika saila. Merkatuzar eraikina. 943 449613. euskara@errenteria.eus

Programa:

Arabiar kultura eta hizkuntza saioak helduei zuzendurikoak.
Urria-ekaina bitarte.
Oinarrizko maila.

Arabiar eta kultura saioak haurrei zuzendurikoak.
Urria-ekaina bitarte.
Maila desberdinak daude.

Informazio gehiago: Eguzki elkartearekin harremanetan jarri. Urdaburu kalea 1, 1. pisua esk. 664318365. frfikry76@yahoo.fr

Pertsona iritsi berrientzako zerbitzuak

 

Harrera gidak

Guide d’accueil – Welcoming Guides – Kotaibat eltarhib – Vital’ni putivnyky

Errenteriara iritsi berri diren pertsonei harrera egiteko protokoloaren baitan, herriko baliabideak zerrendatzen dituen esku-gida dago hemen eskuragarri. Edukiak garrantzitsuak diren ataletan banatuta daude iritsi berriek nahiz zerbitzu desberdinen inguruan informazioa behar duen beste edonork erraz aurki dezaten behar dutena. Gainera, herrian dauden jatorri nagusienen 6 hizkuntzetan argitaratu da; hau da, euskara eta gazteleraz gain, ingelesez, frantsesez, arabieraz eta errumanieraz.

Gidak oinarrizko azalpenak ematen ditu, eta harremanetan jartzeko ezinbestekoak diren zerbitzuen kontaktu-datuak zerrendatzen dira besteak beste.

Haur eta gazteentzako gida

Haur eta gazteei zuzendutako gida sortu du Errenteriako Udalak, herrian haientzat dagoen eskaintza jasotzeko helburua gogoan. Hortaz, argitalpen honetan hezkuntza, aisialdi eta bestelako esparruetan haurrentzat, gazteentzat eta familientzat dauden baliabideak, ekimenak, zerbitzuak eta eskaintzak bildu dituzte modu laburrean eta antolatuan.

Gida hau herriko hizkuntza nagusietako seitan dago eskuragai: euskaraz, gazteleraz, ingelesez, frantsesez, arabieraz eta txinatarrez.

Atzerritar-gaiei buruzko aholkularitza juridikoa (SOS Arrazakeria)

SOS Arrazakeria Orientazio, Informazio eta Salaketa Bulegoak dauzka etorkinenganako eta errefuxiatuenganako arraza- eta etnia-arrazoiengatiko diskriminazioa desagerrarazteko helburuz. Errenterian bulegoa dauka:
Helbidea: Madalen Kalea, 27, 2. solairua (Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea eraikina), 20100 Errenteria, Gipuzkoa
Telefonoa: 658 74 97 56
Email-a: sosoarsoaldea@gmail.com

Emakume etxeko langileei aholkularitza (SOS Arrazakeria)

SOS Arrazakeriak lan-aholkularitzako zerbitzua eskaintzen die etxeko lanak egiten dituzten emakume etorkinei. Zerbitzu hau Errenteriako emakumeei eta zerbitzua behar duten eskualdeko emakume guztiei zuzenduta dago. Zerbitzu hau Errenteriako Udalak diruz laguntzen du.
Helbide elektronikoa: sosoarsoaldea@gmail.com
Helbidea: Madalen Kalea, 27, 2. solairua (Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea eraikina), 20100 Errenteria, Gipuzkoa
Telefono zenbakia: 658 74 97 56.

 

Parekatu: Ikasketak homologatzeko eta prestakuntza-ibilbideetarako aholkularitza

Emakumeen Etxean eskaintzen den aholkularitza honetan, behar duen emakume orok aholkularitza jasoko du prestakuntza-ibilbideei buruz, beste herrialde batzuetan egindako ikasketak baliozkotzeko izapideei buruz, lanbideari eta lanari dagokienez, etab.

– Aholkularitza eta informazio indibidualizatua, jarraipena eta laguntza atzerriko ikasketak homologatzeko eta/edo baliozkotzeko prozesuetan, batez ere mendekotasuna duten pertsonen zaintzan eta etxeko zerbitzuan lan egiten duten emakumeei.

– Banakako ikaskuntza-ibilbideetan laguntzea eta aholkularitza ematea, emakume migratuen autonomia pertsonalari eta ahalduntzeari laguntzeko.
Aurretik hitzordua eskatu behar da Emakumeen Etxean.