Udalbatzarra ordezkapen politikoko udal organorik gorena da; berak onartzen ditu udal araudi eta erabaki nagusiak. Era berean, gobernuaren kontrol politikorako erakunde gorena ere bada.

Bertan, 21 zinegotzi dira batzarkideak, hain zuzen ere, indarrean dagoen agintaldiko zinegotziak 2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan hautatu zituzten. Kargua, berriz, 2023ko ekainaren 17an egindako udalbatzarrean hartu zuten.

2023ko irailaren 26an José Alberto Muñagorri Berdascok (PSE) kargua hartu zuen Joseba Echarte Martinek bere kargua utzi ondoren (PSE).

Aldizkotasuna

Bere ohiko bilkuren aldizkotasunari buruzko erabakia Udalbatzak 2023ko ekainaren 26an egindako bilkuran onartu zuen.

 

Eskuduntzak

Udalbatzarra, zinegotzi guztiek osatua, Alkateak zuzentzen du eta bera da burua.

Eskuduntza hauek dagozkio Udalbatzarrari: (7/1985 Legeko 22. artikulua eta indarreko legedia)

a) Gobernu organoak kontrolatu eta fiskalizatzea.

b) Udalaz gaindiko erakundeetan parte hartzeari buruzko akordioak hartzea; udalerria aldatzea; 45. artikuluak aipatzen dituen udalerri eta entitateak sortu edo deuseztatzea; organo deskontzentratuak sortzea; udalerriaren burutasuna aldatzea eta haren edo Entitate horien izena aldatzea eta haren bandera, ikurrina edo armarria hartu edo aldatzea.

c) Planeamendu orokorra hasiera batean onartzea eta hirigintza legerian aurreikusten diren planen eta gainerako antolaketa tresnen udal tramitazioa amaitzeko onartzea.

d) Araudi organikoa eta ordenantzak onartzea.

e) Zerga izaerako norbere baliabideak zehaztea; aurrekontuak onartu eta aldatzea; gastuen erabilera, bere eskumeneko gaietan, eta kontuak onartzea; hori guztia Toki Ogasunen Legean xedatutakoaren arabera.

f) Zerbitzuak eta munizipalizatzeko espedienteak kudeatzeko moduak onartzea.

g) Beste herri administrazio batzuek egindako eskumen eskuordetzea onartzea.

h) Beste herri erakunde batzuei eta gainerako herri administratiboei eskumen gatazkak planteatzea.

i) Langileen plantilla, lanpostuen zerrenda onartzea, ordainsari osagarrien, finkoen eta aldizkakoen zenbatekoa eta aldi bateko langileen kopurua eta erregimena finkatzea.

j) Egintza judizialak eta administratiboak erabiltzea eta Udalbatzaren defentsa udalbatzarraren eskumeneko gaietan.

k) Udalaren egintzen kaltegarritasunezko deklarazioa.

l) Jabetza publikoaren ondasunen kalifikazio juridikoa aldatzea.

m) Kreditu operazioak hitzartzea, horien zenbateko pilatuak, urtealdi ekonomiko bakoitzean, aurrekontuaren baliabide arrunten %10 gainditzen duenean, diruzaintzakoak izan ezik, uneoro operazioen zenbateko pilatuak gainditzen duenean aurreko urtealdian likidatutako diru-sarrera korronteen %15, hori guztia Toki Ogasunak arautzeko Legean aurreikusitakoaren arabera.

n) Mota guztietako kontratazioak eta kontzesioak egitea, aurrekontuaren baliabide arrunten %10 gainditzen dutenean, eta edozein kasutan ere, 6.000.000 euroko kopurua gainditzen dutenean, eta urteanitzeko kontratuak eta kontzesioak, lau urte baino luzeagoak direnean eta urteanitzekoak iraupen txikiagokoak, urtealdi guztietan pilatutako zenbatekoak portzentaje hura gainditzen duenean, lehen urtealdiko aurrekontuaren baliabide arruntei buruz eta, edozelan ere, hizki honetan adierazten den zenbatekoa baino handiagoa denean.

o) Obra proiektuak eta zerbitzuak onartzea, horiek kontratatu edo emateko eskumenduna denean, eta oraindik aurreikusi gabe daudenean aurrekontuetan.

p) Ondasunak eta eskubideak erostea, aurrekontuaren baliabide arrunten %10 gainditzen duenean horien balioak, eta, beti ere, 3.000.000 euro baino handiagoa denean, eta ondare saltzeak daudenean kasu hauetan:

1.- Balio historiko edo artistiko deklaraturik dauden ondasun higiezin edo ondasun higigarriak izan eta aurrekontuan aurreikusita ez daudenean.

2.-Aurrekontuan aurreikusita egon eta ondasunak erosteko adierazitako portzentaje eta zenbatekoak baino handiagoak direnean.

q) Udalbatzarrari egokitu behar dakizkiokeen beste batzuk, gehiengo berezi batek onartu behar ditu eta.

r) Legeak berariaz ematen dizkion gainerakoak.

Era berean, Udalbatzarrari dagokio alkateari egindako zentsura mozioaren botazioa eta alkateak berak planteatutako konfiantza arazoari buruzkoa; hauteskunde legeria orokorrean xedatutakoak agintzen du hori guztia.

Udalbatzarrak bere eskuduntzen erabilera eskuordetu ahal dizkie Alkateari eta Tokiko Gobernu Batzarrari, 2. zenbakian, a), b), c), d), e), f), g), h), i), l) eta q), eta 3. zenbakian aipatutakoak izan ezik.

2023ko uztailaren 18ko osoko bilkuraren erabakiaren bidez, osoko bilkuraren eskumenak Tokiko Gobernu Batzarrari eta alkateari eskuordetzea erabaki zen, udal-jardueraren arintasuna eta eraginkortasuna gauzatzeko, legez ezarritako epeak betetzea errazagoa izan zedin.

 

Ordezkaritza politikoko kargodunen ondare ondasunen aitorpena