Zinegotzi delegatuak, dedikazioak eta dietak

Alkateak bere hainbat eskuduntza beste zinegotziengan delega ditzake; hartara, gai zehatz horietan alkatearen izenean jardun ahal izango dute.
Bestalde, Udalbatzarrean presentzia duten taldeek, bai gobernu taldean eta baita oposizioan ere, aurreikusitako hainbat baldintzen arabera zenbait kide libera ditzakete, beti ere udal jarduerarekin zerikusia duten lanak egiteko. Liberazio hauen ondorioa da, besteak beste, udal soldata jasotzea.
Liberatuta ez dauden zinegotziek, berriz, hainbat bilkura eta ekitaldietan parte hartzeagatik kalte-ordain bat jaso dezakete.
Honen azpian ikus daitezke Errenteriako Udalak oraingo agintaldian onartu dituen eskuordetzeak, zinegotzien dedikazioak eta dieta sistema.

Alkatetzaren 2023ko ekainaren 17ko erabakiaren bidez, zenbait eskuduntza zinegotzi ordezkariengan eskuordetu ditu alkateak.