Hauteskunde erroldan bozkatzeko eskubidea duten pertsonen izen-emateak daude, oro har, botoa emateko eskubideaz gabetuta ez badaude espainiar adinez nagusiak, Espainian nahiz atzerrian bizi direnenak. Hala ere, udal hauteskundeen nahiz Europako Parlamenturako hauteskundeen kasuetan, errolda handitu ahal izango da bertan bizi diren eta bozkatzeko eskubidea legez aitortua duten Europar Batasuneko hautesleekin eta udal hauteskundeen kasuan, Europar Batasunekoak ez diren beste herrialdeetako hautesleak ere sartu ahal izango dira, hala ezartzen duen Itunik badago.

Apirilaren 10etik 17ra (biak barne) jendaurrean egongo dira hautesle-erroldako zerrendak, erreklamazioak egin ahal izateko. Zerrenda horiek erabiliko dira maiatzaren 28ko udal eta foru-hauteskundeetarako.

  • Hauteskunde errolda internet bidez kontsultatzeko

INE-ren webgunean kontsulta dezakezu zure izena hauteskunde erroldan txertatuta dagoen.  Horretarako beharrezkoa izango duzu identifikazio telematikorako ziurtagiri balekoren bat.

Erreklamaziorik telematikoki egin behar izatekotan gune honetan egin apirilaren 10tik 17ra biak barne. Kasu honetan ere beharrezkoa izango duzu identifikazio telematikorako ziurtagiri balekoren bat.

  • Hauteskunde errolda presentzialki kontsultatzeko jarraibideak

Hurrengo udal eta foru-hauteskundeetarako hautesle-erroldako zerrendak egiaztatzeko epea 2023ko apirilaren 10etik 17ra bitartekoa izango da (biak barne). Zerrenda horiek kontsultatzea zein akatsen zuzenketa Udaleko ZU! Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan ere egin ahal izango da, astelehenetik ostiralera.