Berdintasun Plana

Berdintasun Plana

UDAL-JARDUNAREN MARKOA BERDINTASUNAREN ALORREAN

Errenteriako Udalak 2007an egin zuen berdintasunaren eremuko lehenengo diagnosia. Diagnosi horretan jasotako emaitzek emakume eta gizonen arteko I. Berdintasunerako Plana egiteko balio izan zuten.

2008ko abenduaren 19an, osoko bilkuran onartu zen Errenteriako emakume eta gizonen arteko Berdintasunerako Plana 2008-2012.

2012aren amaieran, erabaki zen ebaluazio- eta hausnarketa-prozesu bat martxan jartzea, alde batetik, lehenengo Planaren betetze-maila eta eraginkortasuna neurtzeko, eta bestetik, bigarren Berdintasunerako Planaren ardatz estrategikoak definitzeko.

Udalerriko eragile politiko, tekniko eta sozialen parte-hartzearekin landutako plana, Errenteriako Emakume eta Gizonen arteko II. Berdintasunerako Plana 2013-2016, 2013ko maiatzaren 28an onartu zuen aho batez Errenteriako Udalbatzak, udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztien babesarekin. Haren indarraldia 2022ra arte luzatu da.

III. Berdintasunerako Plana osatzeko lau prozesu abiatu dira, arlo bakoitzean adituak ziren aholkularitzen laguntzarekin gauzatu direnak eta gaietan sakontzea ahalbidetu digutenak.

2020ko martxoan II. Plana ebaluatzeko, diagnostikoa eguneratzeko eta III. Plana osatzeko prozesua abiatu zen. Eta prozesua abiatzearekin bat, ardatzen lanketa eta berauen onarpena aktibatu ziren:

• 2021ko maiatzaren 4an egindako Tokiko Gobernu Batzarrean indarkeria matxistarik gabeko bizitzak ardatza onartu zen.

• 2022ko azaroaren 29an egindako Tokiko Gobernu Batzarrean gobernu ona ardatza onartu zen.

• Era berean, 2021. eta 2022. urteetan zehar Bizimodu eramangarria erdigunean jartzea eta emakumeen ahalduntzea ardatzen ebaluaziorako lanak, egoeraren diagnostikoaren eguneraketa eta III. Berdintasun Planaren zaintza-lanen ekonomia feminista, ekonomia feminista eta emakumeen ahalduntzea ardatzen lanketak burutu dira.

Azkenik, ardatz guztien lanketetan oinarrituta 2023ko martxoaren 21ean egindako Tokiko Gobernu Batzarrean Errenteriako Emakume eta Gizonen arteko III. Berdintasunerako Plana 2023-2031 onartu da.