Errenteriako Udalbatzak, 2021eko ekainaren 29an egindako ohiko bilkuran, hasierako onespena eman zion “Merkatarizako eta Ostalaritzako Aholku Kontseiluaren erregelamendua” Udal Araudiari. Honen bidez, onespena ematen zitzaion Aholku Kontseiluaren erapenari. 2022Ko urtarrilaren 18an alkatetza ebazpen bitartez erabaki zen behin betiko onartutzat hartzea erregelamendua eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2022ko Otsailaren 10ean eta indarrean sartu zen hilabete bereko 11ean, astelehena.

Aholku Kontseilua herritarren parte-hartzea izango duen kide anitzeko organo gisa eratu da, kontsulta izaerarekin eta merkataritzan eta ostalaritzan eragina duten udal-politika eta jarduketen inguruko informazio, proposamen, eztabaida, aholku, jarraipen eta ebaluazioak burutzearen funtzioekin.

Kontseilua Herriko hurbileko merkataritzaren eta ostalaritzaren garrantzi ekonomiko eta soziala kontuan hartuta eratu da, arlo honetako ordezkariekin denboran zehar Udalak eduki dituen harremanak arautzeko, duen garrantziagatik eta behar duen jarraitutasunagatik. Erabaki honen bidez, Udalak elkargune bat formalizatzea du helburu, topaketarako eta eztabaidarako foro bat sortuz.

Lehendakaria

Izena Alderdia Kargua
Leire Mazizior Egilegor EH Bildu Lehendakaria

Helburuak

  1. Aholku-organo gisa, hurbileko merkataritzaren eta ostalaritzaren inguruko udal-politika orientatzea.

  2. Parte-hartzea hurbileko merkataritzako eta ostalaritzako udal-politikaren helburu orokorrak eta berariazkoak ezartzen, lehiakortasuna eta dinamismoa sustatuta.

  3. Errenteriako Merkataritza Indartzeko Plan Bereziaren (MIPB) ezarpenaren jarraipena eta ebaluazioa burutzea.

Parte-hartzaileak

Kontseiluaren osoko bilkuraren kideak:

Ahal dela, kideak izendatzerakoan, kontuan hartuko da emakume nahiz gizonek gutxienez %40ko ordezkaritza izateko irizpidea.

Hau da osaera:

  1. Eskubide osoko kideak (ahotsa eta botoa):
    1. Lehendakaria: Errenteriako Udaleko alkatea edo bera ordezkatzen duen edozein zinegotzi. (Eneko del Amo)
    2. Kideak:
      1. Garapen Ekonomikoa udal-saileko teknikaria.
      2. Errenkoalde elkarteko ordezkariak (bi gehienez).
      3. Ostari elkarteko ordezkariak (bi gehienez).
      4. Merkatuko elkarteko ordezkariak (Errenteriako Merkatuko Merkatarien Elkartea – EMKT / Asociación de Comerciantes del Mercado de Errenteria) (bi gehienez).
      5. Oarsoaldea Eskualde Garapenerako Agentziako ordezkariak (bi gehienez).
      6. Kontseiluaren iritziz kontseiluan parte har dezaten interesgarria izan daitekeen beste elkarte batzuetako ordezkariak edo norbanakoak. (Aurrerago, egitura finkatua eta dinamika aktiboa bermatzen denean, izaera iraunkorrarekin eta pixkana, kontseilu honen xederako interesgarriak izan daitezkeen beste esparru batzuetako ordezkariak (turismoa, kultura, zerbitzuak edo lehen sektoreak) sartu ahal izango dira).
  2. Ahotsa bai, baina botorik gabeko kideak:
    1. Idazkaria: Eskualdeko Merkataritzako Bulego Teknikoaren arduraduna.

Oharra: Jorratu beharreko gain arabera, bileretara gonbidatu ahal izango dira beste pertsona batzuk, Udal-departamentuetako teknikariak edo parte hartzen duten erakundeetakoak.