Berdintasun azpisailak garatzen ditu emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzea helburu duten politikak; azpisailaren ardura da, beraz, jendarte eredu justuagoa eta parekideagoa eraikitzea eta norabide horretan urratsak ematea.

Horretarako bi norabideetan egiten du lan: udal barrura begira, sail eta azpisail guztietan genero ikuspegia txertatzeko urratsak ematen, eta kanpora begira, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren bidean eragin positiboa izango duten prebentzio eta sentsibilizazio proiektuak eta programak garatzen.

Hartara, emakumeek bizi dituzten desoreka eta zapalkuntza egoerak identifikatu eta horiei aurre egiteko jabetze prozesuak bultzatzen ditu azpisailak, emakumeek gizartearen esparru guztietan parte hartzeko eta subjektu aktibo izan daitezen.

Momentu honetan ondorengo lan esparruak dira nabarmenenak:

  • Berdintasun Kontseilua: herritarrek parte hartzeko organoa da Berdintasun Kontseilua, Udalak, herritarrek eta berdintasunaren alde lan egin nahi duten Errenteriako talde nahiz elkarteek osatzen dute.
  • Eskola Feminista: eskolaren helburua da eztabaida, jakintza eta iritziak elkartrukatzeko espazioa izatea, eta baita gozatzeko, kontzientzia eragiteko, sareak sortzeko, alternatibak eraikitzeko espazioa ere; azken batean, emakumeen arazoen eraldaketa ekarriko duten alternatibak bilatzeko gunea izan nahi du.
  • Emakumeen Etxea: Errenteriako Udala Emakumeen Etxea ireki du 2019. urtean. Bertako emakumeen arteko lotura sendotzea eta kezkak lantzeko txokoa da Emakumeen Etxea.
  • Emakumeen aztarnak: Emakumeek arlo sozial, ekonomiko eta politikoan egindako ekarpena ezagutzeko Mariasun Landa Sariak martxan jarri ziren 2010ean Berdintasun Kontseiluak bultzatuta.
  • Indarkeria matxista: indarkeria matxista ezabatzeko pausuak ematea Udalak duen ardura handienetako bat da, eta horretarako hiru esparru lantzen ditu nagusiki: herritarren sentsibilizazioa, indarkeria kasuen arreta hobetzea eta indarkeria prebenitzeko lana.

 

Errenteriako Udaletxea

Herriko plaza, z/g