Emakumeak eta hiria. Gure hiri-espazioari buruzko gogoetak (2003)

Emakumea eta hiria tailerra, Amalatz talde feministak bultzaturik. Errenteriako 100 emakume inguruk hartu zuten parte, batez ere auzoetako emakume-elkarteetakoak.

Tailer horretan, emakumeek hiri-espazioa beren beharretara nola egokitzen den aztertu zuten, eta hobetzeko proposamenak egin zituzten, erakusketa baten bidez eta aldizkari bat argitaratuz.

Emakumeak eta Hiria Txostena.

Hirigintza eta generoa

Berdintasun Plana

2003ko egitasmoari segida emateko, 2012ko lehen 6 hilabeteetan Hiria Kolektiboaren aholkularitzarekin lanketa burutu zen. Errenteriako emakume talde batekin formazioa, hausnarketa eta analisia modu egonkorrean landu ziren.

Lan saio bakoitzean gai bakoitza (mugikortasuna, presentzia sinbolikoa eta segurtasuna, eta ekipamendu eta espazio publikoen sarea) Errenteriako Berdintasun Kontseilutik eta auzoetako zenbait elkartetatik hurbildutako emakumeekin tailer eran landu zen

Txostena

Oarsoaldeako puntu ilunen diagnostikoa (2016)

Lezoko Udalak bultzaturik, Emakunde eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntzarekin eta Errenteria, Pasaia eta Oiartzungo Udalen kolaborazioarekin, parte hartzeko prozesu bat jarri zen martxan Oarsoaldean emakumeentzat dauden puntu ilunak identifikatzeko. Eskualdeko herriekin elkarlanean, puntu ilunen azterketa egin zen 2016 urte hasieran. Azterketa horretan, emakumeen ikuspuntutik abiatuz, gure herrietako kaleetan segurtasun ezaren sentsazioa edo deserosotasuna sortu dezaketen guneak eta gure egunerokotasuna oztopatu dezaketen elementuak identifikatu ziren.

Puntu ilunen diagnostikoa.

Hirigintza inklusiboa hirigune historikorako (2018)

2017ko maiatzean Errenteriako hirigune historikoko behe solairuetako lokalen eta beren inguruko espazio publikoaren azterketa bat jarri zen abian. Helburua ingurunea biziberritzea izan zen, arreta berezia jarrita narriatuen zeuden eta segurtasun ezaren pertzepzioak gehien eragiten zien guneetan.

HIRIGINTZA INKLUSIBOA Errenteriako hirigune historikorako lana, esparru horretan txertatzen da, planteaturikoa berrikusteko eta hiriguneko gizarte-egituran eta, oro har, udalerrian eragiteko duen gaitasuna hobetzeko.

Horretarako parte hartzeko saioak antolatu ziren herriko emakumeekin.

HIRIGINTZA INKLUSIBOA Errenteriako hirigune historikorako_TXOSTENA.

Hiri-antolamendua emakumeen ikuspegitik (2020)

2020ko urrian, Eskola Feministaren programazioaren barruan herriko hiri-diseinuari buruz hausnartzeko tailerra antolatu zen. Herriko hiri-diseinuak eragin zuzena dauka gure egunerokotasunean: lanera joateko, erosketak egiteko, zaintza lanetarako, lagunekin ateratzeko eta kirola egiteko, besteak beste. Dauden mugak eta arazoak diagnostikatzeko, emakumeak boteretzeko eta proposamenak egiteko saioak antolatu ziren.

Hemen saio horien emaitzen txostena

Murala

Errenteriako memoria feministaren horma-irudia diseinatzeko tailerrak egin ostean, margotzeko lanak egin ziren modu kolaboratiboan herriko emakumeekin.

Zapirain Anaiak kalean egin den muralak espazio publikoan emakumeek eta mugimendu feministak duten presentzia agerian utzi nahi du, Errenteriako kronologia historiko txiki baten bidez.

Egitasmoa Emakumeen Etxeak antolatu du Jane Gamon Taldearen eta GEROarte Kolektiboaren laguntzarekin.

Horma irudia 360ยบ irudietan ikusteko egin klik hemen.