Berdintasun Kontseilua

Zer da?

Errenteriako Berdintasun aholku kontseilua parte-hartzean oinarritutako organoa da eta Udalak eta emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren alde lan egin nahi duten herritar, talde nahiz elkarteek osatzen dute.

Zeinek parte hartu dezake?

    • Errenterian jarduten duten eta Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan izena emanda duten elkarteetako ordezkari banak, baldin eta:
      • Emakume elkarte nahiz taldeak badira
      • Aukera-berdintasunaren alde lan egiten duten elkarte nahiz taldeak badira
      • Eguneroko jardueran, aukera-berdintasuna sustatzen duten elkarte nahiz taldeak badira
    • Modu pertsonalean parte hartu nahi duten pertsona fisikoek, berdintasunaren inguruan sentsibilitate berezia dutenek eta/edo gaiarekin erlazionatutako ekintzak garatzen dituztenek (edo haien ordezkariek).

Errenteriako Berdintasun Kontseiluaren helburuak honakoak dira:

    • Gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren alde lan egin nahi duten pertsonen eta eragile sozialen sarea sortzea.
    • Emakumeen parte-hartzea, ahalduntzea eta protagonismoa bultzatzea.
    • Berdintasunarekin lotutako gaien inguruan hausnarketa egitea eta elkarlanerako adostasun-puntuak bilatzea.
    • Udalaren eta herritarren arteko elkarrizketa bideratzea.
    • Udalerriko Berdintasun Planaren garapena bermatzea.
    • Berdintasun Arloaren jarduera bideratzen laguntzea (jarduera bideratzeko proposamenak/ekarpenak egitea).
    • Aukera-berdintasuna bultzatzeko ideia berritzaileak sustatzea.
    • Udal-politiketan genero-ikuspegia bultzatzea.
    • Aukera-berdintasunaren aldeko hainbat ekimen sustatzea udalerri mailan.

Noiz elkartzen gara?

Hilean behin, asteazkenean, 18:00-20:00, udaletxean.

Kontseiluaren erregelamendua hemen ikus dezakezu.

Kontseiluan parte hartzen duten elkarteak

Elkarteak

Herriko eragile feministak

ERAGILEAREN IZENA

AZALPENA: ZERBITZUAK/ESKAINTZA

KONTAKTUA

HELBIDEA

ORERETAKO ASANBLADA FEMINISTA https://www.facebook.com/Oreretako-Mugimendu-Feminista-803697506641650/
ORERETAKO

BILGUNE FEMINISTA

Euskal Herri mailako eta historia luzeko eragile honek talde aktiboa izan du beti Errenterian TWITTER: @bforereta

bfoarso@yahoo.es

 

Pablo Iglesias kalea, 3

(Oarso eraikina)

ZIRIKA Oreretako neska gaztez osatutako taldea da TWITTER @Zirika_neskagaz

oreretakoneskagazteak@gmail.com

WEB: https://www.ehkoneskagazteak.eus/copia-de-zirgariak

AMALATZ ANDREOK ORERETA ELKARTEA Amalatz Talde Feministak Errenteriako Emakumeen Zinemaren Erakustaldia antolatzen du urtero.

amalatz@gmail.com

GARAIPEN Migratutako emakumeen elkartea da Garaipen

garaipensareak@gmail.com

Pablo Iglesias kalea, 3

(Oarso eraikina)

Auzoetako emakume elkarteak

ERAGILEAREN IZENA

AUZOA/HELBIDEA

KONTAKTUA

ALAI AGUSTINAK

Hombrados Oñatibia, atzea

658720758

652758689

ERLONTZI BERAUN

Jose Mª Usandizaga, 2-4 atzea, 1. solairua ezk.

618868350
GURE-LEKU GALTZARABORDA

Parke, 26

610659192
ITZATU OLIBET

Obilet 2

635722712
LAGUNTASUNA GABIERROTA

Salk eta Sabin, 1

626916735
LORE-TOKI PONTIKA

Miguel Zabaleta, 13, behea

618896376
PATXIKU ZELAIA ERDIALDEA

Tomás López, 6

672242595