Zaindu zaintzailea

Bizitzako momentu batean edo bestean pertsona guztioi egokitzen zaigu zaintzea eta zaindua izatea. Zaintza-lanak duintasunez eta arduraz garatzea dagokigu gizarte bezala.

Jarraian zaintza eta etxeko-lanetako langileentzat, eta langile bat kontratatu nahi dutenentzat erabilgarria izango den informazioa jaso dugu. Etxekolan zerbitzuaren bidez doako aholkularitza eta bitartekaritza zerbitzuak jaso ditzakezu.

 

 

 

 

Informazioa zaintza eta etxeko langileentzat

Zaintza eta etxeko langilea zara? Ezagutu zure eskubideak!

Dokumentu batean bateratu ditugu honako gai hauen inguruko ohiko galde-erantzunak: kontratazioa, lanaldia, lan-saria, nomina, Gizarte Segurantza, kontratuaren bukaera, erreklamazioak, enplegu agentzia pribatuak eta paperik gabeko langileak.

Jaitsi etxeko langileen ohiko galderen dokumentua.

Informazioa etxeko langile bat kontratatu nahi dutenentzat

Zaintza eta etxeko-lanetan laguntzeko langile bat duzu edo behar duzu etxean?

Sarritan, ezjakintasunagatik, baldintza desegokieta kontratatzen dira etxeko langileak. Zaintzaren esparruko lan-harremanak baldintza duinetan ezartzea onuragarri da zaintzailearentzat zein zainduarentzat.

Kontuan hartu beharko zenituzkeen gaien inguruko galde-erantzunak jaso ditugu dokumentu batean: kontratazioa, lanaldia, lan-saria, nomina, Gizarte Segurantza, kontratuaren bukaera, erreklamazioak, enplegu agentzia pribatuak eta paperik gabeko langileak.

Jaitsi etxeko langile bat kontratatu nahi dutenen ohiko galderen dokumentua.

Etxekolan zerbitzua

Zaintza eta etxeko langile bat kontratatu behar duzu? Etxeko langilea zara eta ez dakizu nora jo informazio bila?

Etxekolan zerbitzu publiko eta doakoa zure eskura daukazu.

Etxeko-lanetan edo zaintzan lan egiten duten pertsonen gaitasunak hobetu, beren lan baldintzak bermatu eta, aldi berean, eskualdeko familiei zuzenduriko bitartekaritza eta aholkularitza zerbitzua da.

Zerbitzua bi tokitan eskaintzen dugu:

  • Oarsoaldea garapen agentziako Errenteriako bulegoa
    Olibet auzoko poligonoa 6
    Astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00
  • Errenteriako Emakumeen Etxea
    Txirrika parkea zk. g.
    Ostegunetan, 15:00-17:00

Eskatu hitzordua:

  • Telefonoz: 943 510 200 (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara)
  • Posta elektroniko bidez: olibet@oarsoaldea.eus

Euskarriak

Hemen etxeetan banatu zen euskarri informatiboa.

Bideoak: