Berdintasun azpisailak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea helburu duten politika publikoak garatzen ditu. Beraz, azpisailaren ardura da, jendarte eredu justuagoa eta parekideagoa eraikitzea eta norabide horretan urratsak ematea.

Horretarako bi norabidetan egiten du lan: batetik, udal barrura begira, sail eta azpisail guztietan genero ikuspegia txertatzeko urratsak ematen; bestetik, kanpora begira, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren bidean eragin positiboa izango duten prebentzio eta sentsibilizazio proiektuak eta programak garatzen.

Hartara, emakumeek bizi dituzten desoreka eta zapalkuntza egoerak identifikatu eta horiei aurre egiteko jabetze prozesuak bultzatzen ditu azpisailak, emakumeek gizartearen esparru guztietan parte hartzeko, eta subjektu aktibo izan daitezen.
Berdintasun helburu horiek lortzeko, lankidetzan jardutea beharrezkoa da eta horretarako, zenbait foro daude:

Harremanetarako: berdintasuna@errenteria.eus ยท 943 449 576

Kokapena:
Errenteriako Udala
Herriko Plaza z/g
20100 Errenteria, Gipuzkoa