Emakumeen Etxearen barruan askotariko lantaldeak daude eta horiek guztiak koordinatzeko Emakumeen Etxeko Batzarra dago. Gainera, koordinazio-organo bat dago, lan-talde bakoitzeko bozeramaile batek parte hartzen duena eta landu beharreko gaiak prestatzen dituena. Batzarrean etxearen dinamizatzailea, berdintasunerako udal-teknikaria eta berdintasuneko zinegotzia ere izaten dira.

Urtean 3 bilera inguru egiten dira eta horietan, jarduera eta zerbitzuen ikuspegitik, Etxearentzako proposamenak aztertzen dira. Betiere, Etxearen printzipio eta helburuekin bat datozenak, koordinazio-organoaren lehen azterketa pasa ondoren.

Programa osatzeko proposamenak Udaletik, Etxekideengandik, lantaldeetatik eta kanpoko eragileetatik jasotzen dira, ondoren urteko programa adosteko. Programa horri, jarraipena egiten zaio.

Era berean, etxearen funtzionamendua eta erabilera egokiarekin lotutako alderdiak adosten dira eta horiei jarraipena egiten zaie. Etxekideen eskubide eta betebeharrak; koordinazio-organoaren osaera; ordutegiak, etab.

Emakumeen Etxea erabiltzeko eta parte hartzeko jarraibideak hemen.

Dokumentuaren laburpena hemen.

Zer da eta zein izan daiteke Etxekide

Emakumeen Etxearen balioekin bat egin eta feminismoaren eta berdintasunaren inguruan sentsibilitate berezia izanik, honakoa sustatzeko jarduerak garatu eta lan egiteko konpromisoa hartu nahi duen 16 urtetik gorako emakume oro izan daiteke etxekide, Errenterian zein beste udalerri batean erroldatua egon daitekeena.

Zer suposatzen du

Etxekide figura Emakumeen Etxea guztioan artean eraikitzeko asmoarekin sortu da. Etxekide izateagatik Emakumeen Etxearen funtzionamenduan modu aktiboan parte hartzeko aukera duzu eta gune ezberdinetan parte hartzeko eskubidea duzu:

  • Batzarra
  • Koordinazio-organoa
  • Lanketa ezberdinak egiteko lan-taldeak

Halaber, Etxekide izateak zure konpromisoa eskatzen du, zure aukeren, trebetasunen eta nahien arabera. Emakumeen Etxearen erabakitzeko organoetan parte hartzeko edo Etxean sor daitezkeen behar ezberdinei auzolanean erantzuteko konpromisoa eskatzen du. Betiere, Etxearen baloreak eta aniztasuna errespetatuz.

Izan zaitez Etxekide

Errenteriako Emakumeen Etxearen Etxekide izateko hemen duzun fitxa bete behar duzu eta emakumeenetxea@errenteria.eus helbidera bidali. Nahiago baduzu, Emakumeen Etxeatik bertatik pasa zaitezke fitxa betetzera (Txirrita parkea zg).