Errenteriako Emakumeen Etxeak erreferentziazko gunea izan nahi du emakumeen topaketarako, eztabaidarako eta gogoetarako eta baita emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko borrokaren erreferentzia-gunea izateko ere.

Helburuak
Erreferentzia, maila fisikoan zein sinbolikoan, eta erreferentzialtasun hori honako helburuekin lotuta eraikitzea proposatzen da:
1. Formakuntza lantzeko eremua izatea, baita Errenteriako Ahalduntze Eskolaren erreferentziazko espazio izatea ere.
2. Kontzientzia feminista garatzeko eta aktibismo sozio-politikoa lantzeko eremua izatea.
3. Emakumeen arteko harremanak, sareak eta lankidetzak sustatzeko tokia izatea.
4. Indarkeria pairatzen duten edota haren kontra aktiboki lan egin nahi duten emakumeentzako hainbat baliabide eta dinamika eskainiko dituen gunea izatea.
5. Emakumeen errealitatearen inguruko informazioa eta datuak jasotzeko garaian, erreferentziazko iturri izatea.

Emakumeen Etxearen sortze prozesua
2016ko uztailetik abendura bitarte Errenteriako Udalak, Berdintasun Kontseiluarekin adostuta, parte-hartze prozesu bat abian jarri zuen Emakumeen Etxea sortzeko.
Informazio gehiago Herri Bizian web gunean
Emakumeen Etxea 2019ko martxoan ireki zen. Hemen martxoaren 23ko irekieraren festaren bideoa.

Baloreak
Emakumeen Etxea arnasgune, harrera-gune eta babestoki; emakume libreen eremu, anitza, feminista, laikoa, aktibista, askapen pertsonalerako eta indarkeriarik matxistarik gabekoa, emakume zapalduei edo babesik gutxien duten emakumeentzako

ZERBITZUAK:

Orientabide juridikoa

Aholkularitza eta orientabide berezia arlo juridikoan, genero ikuspegitik, emakumeen diskriminazio, babesgabetasun eta indarkeria egoeren inguruan laguntzeko: indarkeria matxista eta etxekoa, jazarpen sexuala, eraso sexualak, famili zuzenbidea, lanerako zuzenbidea, atzerritartasuna, etxeko langileen eskubideak, hirugarren adina: erretiroa, pentsioa, alarguntasuna; espetxe eta zigor zuzenbidea.

Helburua da aholkularitza juridikoaren bidez emakumeen autonomia eta ahalduntzea sustatzea, erabakiak hartzeko eta irtenbideak bilatzeko prozesuan parte-hartze aktiboa izan dezaten.

Marisa Rodríguez izango da zerbitzua eskainiko duen abokatua.

Norbanakoaren jabekuntzarako gunea

Banakako arretarako espazio interaktibo honek emakumeak hartzen ditu beren errealitateari hitzak jartzea lor dezaten helburua lantzeko, era horretan, errealitate hori identifikatu eta partekatzeko tresnak izan ditzaten eta ahalduntzeko ibilbidean hasi daitezen. Xedea da norberaren indarretan oinarritutako baliabideak lortzea, prebentzioa eta ahalduntzea helburu izanik eta elkarreraginez baliatuz.

Maite Santamaría izango da zerbitzua eskainiko duen psikologoa.

Autozaintza psikologikorako eta sexualerako gunea

Nork bere burua zaintzeko espazio bat da, non aholkularitza eta orientazioa eskaintzen baitzaie 14 urtetik gorako emakumeei, egoera edo arazo afektiboei, sexualei edo psikologikoei dagokienez. Bereziki erabiltzaile gazteei zuzenduta dagoenez, aurrez aurreko zein telefono bidezko kontsultak edo whatsapp bidezko kontsultak erraztuko dira.

Helburu nagusia da nork bere burua zaintzea eta indarkeriaren prebentzioa sustatzea, ikuspegi feministarekin eta emakumeen ahalduntzearekin, betiere identitateak eta sexu- eta genero-orientazioa errespetatuz.

Asteazkenetan, 17:00-19:00

Berdindu: ikasketen homologaziorako eta prestakuntza ibilbideetarako aholkularitza

Bertan, behar duen edozein emakumek aholkularitza jasoko du prestakuntza-ibilbideei buruz, beste herrialde batzuetan egindako ikasketak baliozkotzeko izapideei buruz, lanbide- eta lan-berrorientazioari buruz, etab.

– Pertsona migratuen atzerriko ikasketak homologatzeko eta/edo baliozkotzeko prozesuetan banakako aholkularitza- eta informazio-zerbitzua, jarraipena eta laguntza ematea, batez ere mendekotasuna duten pertsonak zaintzen eta etxeko zerbitzuan lan egiten duten emakumeei.

– Banakako ikaskuntza-ibilbideetan laguntza eta aholkularitza emateko zerbitzua, emakume migratuen autonomia pertsonala eta ahalduntzea lortzen laguntzeko.

Hileko azken asteartea, 16: 00etatik 18: 00etara

Aurretiko hitzordua

Zerbitzuak jaso ahal izateko hitzorduak aurrez eskatu beharko dira, Emakumeen Etxean (Txirrita parkea) bertan:

Hemen deskargatu dezakezu Emakumeen Etxearen eskuorria.

Emakumeen Etxeko Memoria

Hemen deskargatu dezakezu Emakumeen Etxearen Memoria. 2019ko martxotik 2020ko uztailera.

Hemen deskargatu dezakezu Emakumeen Etxearen Memoriaren laburpena. 2019ko martxotik 2020ko uztailera.

Helbidea
Emakumeen Etxea
Txirrita Parkea, zk.g
943 449 630
emakumeenetxea@errenteria.eus

Ordutegia
9:00-13:00 Astelehenak eta ostiralak
16:00-20:00 Astearte, asteazken eta ostegunak

Berdintasun saila

Errenteriako Emakumeen Etxea