Zerbitzuak doakoak eta konfidentzialak dira. Aurretik hitzordua eskatu behar da.

Orientabide juridikoa

Aholkularitza eta orientabide berezia arlo juridikoan, genero ikuspegitik, emakumeen diskriminazio, babesgabetasun eta indarkeria egoeren inguruan laguntzeko: indarkeria matxista eta etxekoa, jazarpen sexuala, eraso sexualak, familia zuzenbidea, lanerako zuzenbidea, atzerritartasuna, etxeko langileen eskubideak, hirugarren adina: erretiroa, pentsioa, alarguntasuna; espetxe eta zigor zuzenbidea.

Helburua da aholkularitza juridikoaren bidez emakumeen autonomia eta ahalduntzea sustatzea, erabakiak hartzeko eta irtenbideak bilatzeko prozesuan parte-hartze aktiboa izan dezaten.

Arreta egunak:

Astearteetan, 18:00-20:00

Norbanakoaren jabekuntzarako gunea

Espazio interaktibo honetan banakako arreta ematen zaie emakumeei, beren errealitateari hitzak jartzeko gai izan daitezen, eta hala, errealitate hori identifikatzeko eta partekatzeko tresnak eskuratu, eta ahalduntzeko ibilbidean has daitezen.

Elkarrekintza baliatuz, norberaren indarretan oinarritutako baliabideak lortu nahi dira, eta azken helburua prebentzioa eta ahalduntzea dira.

Arreta egunak:

Astearteetan, 16:00-18:00

Autozaintza psikologikorako eta sexualerako gunea

Nork bere burua zaintzeko espazio bat da, non aholkularitza eta orientazioa eskaintzen baitzaie 14 urtetik gorako emakumeei, egoera edo arazo afektiboei, sexualei edo psikologikoei dagokienez. Bereziki erabiltzaile gazteei zuzenduta dagoenez, aurrez aurreko zein telefono bidezko kontsultak edo whatsapp bidezko kontsultak erraztuko dira.

Helburu nagusia nork bere burua zaintzea eta indarkeriaren prebentzioa sustatzea da, ikuspegi feministarekin eta emakumeen ahalduntzearekin, betiere identitateak eta sexu- eta genero-orientazioa errespetatuz.

Arreta egunak:

Ostegunetan, 17:00-19:00

Parekatu: Ikasketak homologatzeko eta prestakuntza-ibilbideetarako aholkularitza

Bertan, behar duen edozein emakumek aholkularitza jasoko du prestakuntza-ibilbideei buruz, beste herrialde batzuetan egindako ikasketak baliozkotzeko izapideei buruz, lanbideari eta lanari dagokienez, etab.

  • Aholkularitza eta informazio indibidualizatua, jarraipena eta laguntza atzerriko ikasketak homologatzeko eta/edo baliozkotzeko prozesuetan, batez ere mendekotasuna duten pertsonen zaintzan eta etxeko zerbitzuan lan egiten duten emakumeei.
  • Banakako ikaskuntza-ibilbideetan laguntzea eta aholkularitza ematea, emakume migratuen autonomia pertsonalari eta ahalduntzeari laguntzeko.

Arreta egunak:

Hileko azken asteazkena, 16:00etatik 20:00etara