Hausnarketarako, autonomia indartzeko, sareak sortzeko, emakumeak beraien eskubideen jabe egiteko, pertsonalki eta kolektibo modura eraldaketa sozialean parte hartzeko, bizitzari aurre egiteko indarra eta konfiantza izateko… espazioa izan nahi du Eskola Feministak.

Azken buruan, eskolaren asmoa da emakumeen partaidetza eta ahalduntzea sendotzea eta gizarte justu, anitz eta osoago bat lortzeko bidean urratsak bultzatzea.

Emakumeontzako topaketa, prestakuntza eta hausnarketa gunera hurbil zaitezen gonbidatu nahi zaitugu. Animatu, zure zain gaude!

Taldeak:

  • INDARKERIARIK GABEKO BIZITZAREN ALDEKO EMAKUMEAK
    Indarkeriari aurre egiten ari diren edo aurre egin dioten emakumeei zuzendutako gunea. Beldurra, tristura, errua, lotsa, isolamendua eta bestelakoekin lan egin eta, barrutik hasita, indarrarekin birkonektazeko tokia. Nola? Jabetze, kontzientzia hartze eta autozaintza (gorputza, burua, afektuak) proposamen anitz baten bidez.

Informazio zehatzago bideo honetan

Dinamizatzen du: Sorburu Kooperatiba Feminista
Asteazkenak/17:30-19:30
Emakumeen Etxean/
Elebitan
* Pasaiako, Oiartzungo eta Lezoko udalekin batera sortutako espazioa

  • EMAKUME ZAINTZAILEENTZAKO TOPAGUNEA
    Zaintzaren ideia identitate femeninoaren eraikuntzaren oinarrian dago. Elkargune honetan geure burua zaintzearen beharraz jabetuko gara, hobeto sentitzeko estrategiak landuko ditugu eta laguntza emozionalez betetako espazio bat sortuko dugu gure bizitza-kalitatea hobetzeko.

Dinamizatzen du: Txelo Berra
Astearteak/16:00-18:00
Emakumeen Etxean/
Gaztelania

Izena ematea: Eskola Feministaren ikastaroeta edo taldeetan internet bidez izena ematea hemen egin daiteke. Era berean, informazio gehiago jasotzeko, Errenteriako Emakumeen Etxera jo.