ZER DA?

LGTBI+ pertsonen eta haien hurbileko pertsonen ahalduntzea sustatzeko, sexu eta genero aniztasunari buruzko informazioa, orientazioa, aholkularitza eta akonpainamendua eskaintzen dituen espazioa da, 14 urtetik gorako norbanakoei zuzendua.

 

NOLA BERTARATU ZAITEZKE?

Banakako hitzordua eskatu edo LGTBI+ elkargunean izena emateko:

  • lgtbiespazioa@errenteria.eus
  • 943449576

Jaitsi eskuorria

 

Banakako arreta

Sexu eta genero aniztasunarekin lotutako gaietan laguntza behar duten edo zalantzak dituzten pertsonei zuzendutako banakako saioak. Eskuragarri dauden baliabide eta zerbitzuen inguruko informazioa, aholkularitza, akonpainamendua eta laguntza emozionala eskainiko dira.

Hurrengo egoeraren batekin identifikatua sentitzen bazara, saio hauetan lagunduko dizugu:

• Zure genero-identitatea, genero-adierazpena eta/edo sexu-orientazioa ulertu eta onartzeko laguntza behar duzu?

• Zer egin dezaket eraso LGTBIfobo bat jasan badut?

• Informazioa eta orientazioa behar duzu trantsizio prozesuaren inguruan?

• Aholkularitza eta laguntza behar duzu zure LGTBI+ haur eta nerabeen prozesua ulertu, onartu eta akonpainatzeko?

• Zure genero-identitatea ezagutzen edo genero-adierazpenarekin esperimentatzen ari zara eta laguntza behar duzu?

Astearteetan, 18:30etatik 20:30etara, Udaletxean.

Beharrezkoa izango da aurretiaz hitzordua eskatzea:

  • lgtbiespazioa@errenteria.eus
  • 943449576

Elkargunea

14 urtetik gorako LGTBI+ pertsona eta haien hurbilekoek osaturiko berdinen arteko gunea. Espazio segurua eta anitza:

• Harremanak sortu, sareak ehundu eta elkar laguntzeko.

• Esperientziak, bizipenak, ikuspuntuak, gogoetak, zalantzak eta ziurgabetasunak partekatzeko.

• Askotariko identitate eta errealitateak ezagutu eta prozesuak akonpainatzeko.

Hartu-emanerako, elkar eta norbera entzuteko eta izateko espazioa.

Astearteetan, 18:30etatik 20:30etara, Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea eraikinean (4.solairuan).

Aurretiaz izena ematea beharrezkoa da:

  • lgtbiespazioa@errenteria.eus
  • 943449576