Madelon sariak.

Irailaren 16an “Madelon sariak. Ipuin sarituen bilduma ilustratua “ obra aurkeztu zen. Liburu hau osatzen duten kontakizunak EHGAMek (Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua) 14-25 urteko gazteentzat antolatutako literatur lehiaketaren sei deialdietan (2009-2018) saritutako idatziak dira.

Ekimen honen bidez, kolektibo honen errealitatea ikusarazten jarraitu nahi da, eta Santiago Vicente Altxu Madelonek EHGAMen militantzia osoan, 2006an hil zen arte, egin zuen lan garrantzitsua gogorarazten jarraitu nahi da.

“Madelon sariak. Ipuin sarituen bilduma ilustratua “: