LGTBI+ politiken Aholku Kontseilua

Errenteriako Udalbatzak, 2023ko otsailaren 28an egindako ohiko bilkuran, hasierako onespena eman zion “LGTBI+ politiken Aholku Kontseiluaren erregelamendua” Udal Araudiari. Honen bidez, onespena ematen zitzaion Aholku Kontseiluaren erapenari. 2023ko ekainaren 6an alkatetza ebazpen bitartez erabaki zen behin betiko onartutzat hartzea erregelamendua eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2023ko ekainaren 16ean, eta hurrengo egunean jarri zen indarrean.

Parte-hartzean oinarritutako organoa da eta Udalak eta LGTBI+ politiken alde lan egin nahi duten herritar, talde nahiz elkarteek osatzen dute.

Kontseilua arduratuko da Errenteriako LGTBI+ Ekintza Planaren jarraipena egin eta garapena bermatzeaz eta Udalari politika horien garapenean aholku emateaz.

Kontseiluaren erregelamendua hemen ikus dezakezu.

Informazio gehiago hemen.