Giza Baliabideetako azpi-saila arduratzen da udaleko langilegoarekin harremana duten gaien kudeaketaz,  udaleko sail eta azpi-sail ezberdinetako langile beharrei erantzun eta udaleko zerbitzu publikoak modu eraginkor batean eman daitezen.

Azpisailak, besteak beste, hurrengo eremuetan jarduten du: udal jarduera bermatzeko erakundeak behar dituen langileen kontratazioa, langileen lan baldintzak kudeatzea eta enplegurako hainbat neurri zehaztea. Hauek dira sail honen egitekoak:

  •  Udaleko plantila eta lanpostuen zerrenda osatzen du sailak.
  •  Lan eskaintza publikoa eta hautapen prozesuak beharrezkoak direnean prestatu eta egikartzen ditu.
  •  Pertsonalaren kudeaketari dagozkion ekintzak gauzaten ditu, hala nola, nominen aseguru sozialen ordainketa, lizentziak, ordainsariak, eta abarrekoen kudeaketa… Lan arriskuen prebentzioa eta zerbitzu medikua ere alor honi dagozkio.
  •  Zerbitzuen gaurkotzerako udal langileen formakuntza ekintzak antolatzen ditu.
  •  Langileen ordezkariekin harremanak eta lan baldintzen negoziazio kolektiboa bere gain hartzen ditu sailak.
  •  Enplegua sustatzeko eta udalaren hainbat jarduera sendotzeko enplegu planak prestatzen ditu giza Baliabideetako alorrak.

 

Errenteriako Udaletxea

Herriko plaza, z/g