Udal Gizarte Zerbitzuak saila Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema Publikorako sarbide nagusia da. Helburu nagusia da herritar guztien gizarteratzea, autonomia eta gizarte ongizatea bultzatzea. Horretarako, prebentzio, babes eta laguntza funtzioa betetzen du hainbat prestazio emanda eta pertsona eta harreman izaera duten zerbitzuak eskaintzen ditu.

Sailak herritarrei laguntzen die Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema Publikora sartu ahal izan daitezen, eta gizarte-langile ekipo zabala du. Langile horiek dira herritarrentzako erreferentziazko profesionalak arlo honetako arazoren bati heltzeko garaian, eta pertsonei eta haien familiei akonpainamendua egiten diete prozesu horretan, dauden prestazioak haien eskura jarrita hasierako egoera hobetzeko eta gizarteratzeko, autonomia eskuratzeko eta haur eta gazteen babeserako egoerak bermatzeko.

Hori horrela, Errenteriako Gizarte Zerbitzuak herriko pertsona eta kolektibo guztiei bideratzen zaizkie eta bi arlo nagusitan lan egiten dute:

  • Alde batetik, prebentzio programak garatzen dituzte sustatzeko: 60 urtetik gorako pertsonen autonomia, gizarte bazterkeria egoeran dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea, genero indarkeriari aurre hartzea eta biktimei laguntzea, eta adingabeen babesa haien familia eta gizarte guneetan.

  • Beste alde batetik, Informazio, Balorazio, Diagnostiko eta Orientazio zerbitzua eskaintzen du (esteka sartu). Gizarte-langileen lantalde teknikoak egoerak baloratu, esku-hartzeak proposatu eta Gizarte Zerbitzuen zerbitzuak eta prestazioak aktibatzen ditu, egoeraren ezaugarriak eta egindako balorazioa kontuan hartuta.

Aktibatu daitezkeen zerbitzu eta prestazioak hauek dira:

1. MULTZOA: Autonomia sustatzeko
  • Mendekotasunaren Balorazio Baremoa (MBB)
  • Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua
  • Teleasistentzia zerbitzua
  • Desgaitasunaren balorazioa
  • Ibilbide zerbitzua
  • Familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa (FIZPE)
  • Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (LPPE)
  • Adinekoentzako eguneko zaintza zerbitzua : ACOGE
  • Laguntza teknikoak eta laguntza ekonomikoa eskatzea
  • Eguneko zentroa mendekotasun egoeran dauden adinekoentzat
  • Mendekotasun egoeran dauden pertsonak familian hartzea
  • Kotizatu gabekoen pentsioa
  • Desgaituak: aparkatzeko txartela
  • Behin-behineko egonaldiak mendekotasuna duten adinekoentzat edo desgaituentzat
  • Alojamendu babestuak adinekoentzat
  • Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa (ZLPE)
  • Egoitza zerbitzuak desgaituentzat
  • Erretiratuen udal elkarteak dinamizatzeko programa
  • Adinekoentzako egoitza eskaerak
2. MULTZOA: Gizarteratzea sustatzeko
  • Gizarte bazterkeria egoeren balorazioa
  • Desgaitasunaren balorazioa
  • ELKARGUNE eguneko arreta zerbitzua gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsonentzat
  • Esku-hartze sozio-edukatiboa eta psikosozialaren alorrekoa arrisku egoeran edo gizarte bazterkeria jasaten duten pertsonentzat. Pausoz-pauso
  • Behin-behineko egonaldiak mendekotasun egoera duten adinekoentzat edo desgaituentzat
  • Behin-behineko alojamendurako etxebizitzak
  • Errehabilitazio psikosozialerako eguneko zentroa buruko gaixotasun kronikoa duten pertsonentzat
  • Gizarteratzeko beharrak artatzeko eguneko zentroa
  • Desgaituak: aparkatzeko txartela
  • Ibilbide zerbitzua
  • Tailer okupazionala gizarteratzeko
  • Laguntza teknikoak eta laguntza ekonomikoa eskatzea
  • Gaueko eta eguneko abegi zentroa: GAZTELUTXO
  • Egoitza zerbitzuak desgaituentzat
  • Gizarte bazterkerian eta marjinazio egoeran bizi direnentzako egoitzak
  • Alojamendu edo egoitza zerbitzua gaixotasun kroniko larria duten pertsonentzat
3. MULTZOA: Genero-indarkeria prebenitzea sustatzeko
  • Etxeko indarkeria edota genero-indarkeria egoeren balorazioa
  • Laguntza ekonomikoak genero-indarkeriaren aurrean
  • Egoitza etxeko indarkeriaren biktima diren emakumeentzat
  • Etxeko tratu txarren egoeretarako eta sexu-erasoetarako arreta psikosozialerako programa
  • Esku-hartze sozio-edukatiboa eta psikosozialaren alorrekoa zailtasunak dituzten adingabeak dituzten familientzat
4. MULTZOA: Haurren babesa sustatzeko
  •  Haurren babesgabetasun egoerak baloratzea
  • Esku-hartze sozio-edukatiboa eta psikosozialaren alorrekoa zailtasunak dituzten adingabeak dituzten familientzat
5. TALDEA: Oinarrizko gastuak ordaintzea sustatzeko
  • Gizarte larrialdietarako laguntzak (GLL)
  • Udal laguntza ekonomiko bereziak
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntza Ekonomikoa (DBL)
  • Kotizatu gabekoen pentsioa
  • Gizarte Ongizateko Funtsaren pentsioak
  • Familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa (FIZPE)
  • Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoa (LPPE)
  • Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa (ZLPE)

 

Gizarte Zerbitzuak

Santa Klara kalea 18, behea