Hezkuntza azpisailaren helburu nagusia da herriko haur, nerabe eta gazteei eta beraiekin jardun dutenei, elkarlanean, laguntza eman eta bat egitearekin batera, hezkuntza eta prestakuntzaren arloan dauden erronkei aurre egitea baliabideak eskainiz.

Udalak bultzatutako jarduerak nagusiki hauexek dira:

  • Ikastetxeetan gauzatzen diren jarduerak, guraso elkarteak antolatutakoak nahiz bestelako entitateek proposatutako jardueretako dirulaguntzak
  • Helburu zehatz baterako eta ikastetxeen eskura jartzeko zerbitzu zehatza eskainiko duen enpresa kontratatzea: (Guraso eskola)
  • Bertsolaritza saioak ikasturtean zehar adituen eskutik
  • Herrian antolatzen diren ekimen bateratuetan parte hartu eta koordinazio lanak burutzea (Atlantikaldia, neguko oporrak,….)
  • Gizarte mailan izendatutako egunetan ekitaldi kolektiboak eta guztien partaidetza izango dutenak bultzatzea (giza eskubideak, aniztasuna, haurren eguna,…)
  • Egunez egun sortzen diren beharrei aurre egiteko baliabideak eskaintzea (haur etorkinentzat bideratutakoak,…)