Hirigintza saila Lurralde Batzordean barneratzen da, Ingurumen eta Hiri Mantenu sailekin eta Trafiko azpisailarekin batera.

Elkarbizitzarako espazio orekatu bat garatzeko, ondorengoak dira sailaren helburu nagusiak: udal-mugarte osoa kontuan izango duen garapen urbanistikoa ordenatuz egingo den lurraldearen planifikazioa egitea eta plangintzaren kudeaketa garatzea, indarrean dauden legeen arabera.

Udalerriko lurraldearen esparruaren barruan, ondare arkitektoniko nahiz naturala babestu eta/edo berreskuratu behar ditu, begirunez jokatuz, beti ere, esparru batean eta bestean planteatzen diren interbentzioetan zein garapen berrietan.

Helburu hauek lortzeko hiru eremutan biltzen diren funtzio batzuk garatu behar ditu:
.- Hirigintza-plangintza: planen erredakzioa, plangintza gauzatzea eta kontrolatzea, planak aztertzea eta onartzea, lurralde-antolamendua, ordenantzak, etab.

.- Hirigintza-kudeaketa: kudeaketa sistema ezberdinen jarraipen eta kontrola, urbanizazio proiektuen kudeaketa, partzelazioak eta birpartzelazioak, ondare historikoaren defentsa, Hirigune Historikoaren birgaitzea, hiri-zaharberritzea, etxebizitza sozialen ikerketa, udal obren kudeaketa eta garapena, etab.

.- Hirigintza-diziplina: hirigintza-txostenak, hirigintza-lizentziak, jarduera eta irekitzeko lizentziak, zehapen- espedienteak eta betearazteko aginduak, hirigintzako arau-hausteak, aurri-espedienteak, etab.