Hauteskunde mahaietako kideen inguruko informazioa

2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetarako Errenteriako hauteskunde-mahaietarako kideak izendatzeko zozketaren emaitzak kontsultatu daitezke

Maiatzaren 28ko hauteskundeetarako Errenteriako hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa publikoa egin da, eta emaitzak beheko formularioa betez kontsulta daitezke. Errenteriako Udalak sistema hori ezarri du, eta pertsona bakoitzaren datuak sartzea nahikoa da hauteskunde-mahaietan parte hartzeko izendatu duten ala ez jakiteko.

Alabaina, kontsultaren emaitza ezezkoa izateak soilik esan nahi du pertsona hori ez dutela izendatu titular edo lehen edo bigarren ordezko. Adierazi behar da kargu bakoitzerako hamalau ordezko hautatu direla zozketan, eta datu horiek gorde direla Udalaren artxibo informatikoetan. Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak hainbat kasu salbuesten dituelako ezin bada bermatu hauteskunde-mahairen bat eratuko dela, aipatu zerrenda erabiliko da postu horiek betetzeko eta dagokien pertsonei zuzenean jakinaraziko zaie.