Azpisail honen egitekoa dira udalaren jarduera erraztea eta herritarren eta erakundearen arteko harremana soiltzea. Horrenbestez, hiru alor nagusitan egiten du lan; hala nola, udalaren modernizazioa antolakuntzan zein teknologia berrietan, komunikazioa eta herritarren parte-hartzea.

Modernizazioaren esparruan, nabarmen daitezke barne antolakuntzari dagozkion prozeduren soiltzea, eta administrazio-elektronikoa ezartzeko egindako aurrera pausoak. Azken batean, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilera herritarren eta administrazioaren arteko erlazioa ahalik eta errazena izan dadin. Garapen teknologiko horien guztien beste helburua udalaren egitekoak modu eraginkorragoan gauzatzea da; eta hori guztia gardentasuna lantzeko sistemak ezarriz.

ZU! Arreta Zerbitzua-k ere norabide horretan bideratzen ditu bere ahaleginak; hau da, herritarren eta erakundearen arteko harremana erraztean.

Komunikazioaren alorrean, Modernizazioa, Informazioaren Gizartea eta Herritarren Parte-hartzea azpisailaren egitekoa herritarrentzat interesgarriak izan daitezkeen udal zein beste eragileen informazioak modurik egokienean hedatzean datza. Erakundearen atalen arteko komunikazioan ere jarduten da azpisaila.

Azkenik, Herritarren partaidetza sustatzea ere badago bere arduren artean. Hain zuzen ere, herritarren ekarpenak administrazioaren jardunean txertatzeko bideak zaintzeko eta antolatzeko ardura dauka azpisail honek, helburu honekin lotura duten beste sailen jardueretan lagunduz.

Errenteriako Udaletxea

Herriko plaza, z/g