Galdera ohikoenak

  • “Igerilekurako abonua” dut. Zein instalazio erabil dezaket?

Igerilekurako abonuarekin sarrera librea duzu Galtzarabordako eta Fanderiako kiroldegietako igerilekuetara joateko. Horretaz gain, abonu horrek deskontuak ditu eta lehentasuna ematen dizu jardueretan zein zerbitzuetan izena emateko garaian, eta doako jardueretan parte hartzeko aukera ere ematen du.

  • “Abonu orokorra” dut. Zein instalazio erabil dezaket?

“Igerilekurako abonuan” sartzen den guztia gehi sarrera librea Galtzarabordako Udal Kiroldegiaren Fitness eremura, Fanderiako Fitness eremura eta Hidroterapia eta sauna eremura.

  • Baja eman nahi dut. Nola eta noiz egin dezaket?

Baja bai Galtzarabordako Kiroldegian bai Fanderiakoan eman dezakezu. Horretarako, baja emateko inprimaki ofiziala bete eta bazkide txartela nahitaez entregatu behar duzu.

Baja emateko azken eguna bajaren aurreko hilaren 20a izango da.

  • Banakako abonua dut eta nire bikotekideak / seme-alabak ere bazkide izan nahi luke / lukete. Nire abonua aldatu eta abonu familiarra egin dezaket?

BAI. Matrikularen gehigarriak eta abonu mota horri dagokion kuota (kuota familiarraren eta banakako kuotaren arteko aldea) ordaindu behar dira horretarako.

  • Bolada batez Errenterian biziko naiz eta instalazioak erabili nahi nituzke. Zein aukera daukat?

Eguneko txartela ordainduta sar zaitezke. Horretaz gain, bost sarreratako txartelak erosteko aukera duzu, eta instalazioetara joateko hilabeteko abonua erostekoa ere bai.

  • Abonu kuotak kirol instalazioen harreran eskudirutan ordain ditzaket?

EZ. Abonu kuotak banku-kontu batean helbideratu behar dira nahitaez.

  • Zein da muskulazio aretoko monitorearen ordutegia?

Galtzarabordako Kiroldegian honako ordutegia du monitoreak:

    • Astelehena: 8,15 – 12,00 eta 18,00 – 21,30
    • Asteartea: 8,15 – 12,00 eta 15,30 – 20,30
    • Asteazkena: 9,00 – 13,30 eta 18,00 – 21,30
    • Osteguna: 9,00 – 13,30 eta 15,30 – 20,30
    • Ostirala: 8,15 – 12,00 eta 16,00 – 19,30

Monitoreak makinei eta entrenatzeko ohiturei buruzko informazioa emango dizu.

  • Hainbat arrazoi direla eta denbora zehatz jakin batean ezin izango naiz kirol instalazioetara joan. Aukerarik badago epe horretan kuotak ez ordaintzeko eta itzultzean berriro ordaintzen hasteko?

EZ. Aukera horrek baja ematea suposatzen baitu. Abonua berriro aktibatzerakoan derrigorrezkoa da sarrera matrikula berriro ordaintzea.

  • Nik abonua gehiegi erabiltzen ez dudanez, etor daiteke bazkide ez den pertsona bat nire txartelarekin?

EZ. Txartela eta abonatua izatea pertsonalak eta besterenezinak dira. Norbaitek beste pertsona baten txartela erabiltzen badu, txartel hori astebetez erretenitu egingo da.

  • Ikastaro batean matrikulatu nahi dut, baina ez dakit gustatuko zaidan. Joan al ninteke saioren batera konpromisorik gabe?

BAI. Betiere harreran jakinarazita, bertan zein egun eta ordutan joan zaitezkeen esan diezazuten.

  • Nahi nuen jarduera egiteko plaza librerik ez dago. Zer egin dezaket?

Zure datuak hartuko ditugu eta itxaron-zerrendan apuntatuko zaitugu. Plaza libreren bat izan bezain pronto deitu egingo dizugu.

  • Nire semeak / alabak igeriketa ikastaro bat egitea nahi dut. Probarik egin behar al du?

BAI. Orain arte ez badu gure instalazioetan ikastarorik egin derrigorrezkoa da. Edozein ordutan egin dezake soroslearengana joanda.

  • Nola egin dezaket Squash-erako erreserba?
    • Galtzarabordako Kiroldegiko 1 zenbakiko squasha erabiltzea doakoa da abonatuentzat, 9,00etatik 13,00etara eta astelehenetik ostiralera. Kasu horretan ez dago aldez aurretik erreserba egiterik. Gehienez 45 minutuz erabil daiteke.
    • Gainerako squash eta ordutegietarako beharrezkoa da erreserba egitea, gehienez 2 asteko epearekin eta bidezko tasa ordainduta.
    • Galtzarabordako Udal Kiroldegiko Fitness eremuko frontoi txikiak erabilera librekoak dira. Kuota orokorra ordaintzen duten abonatuek ez dute erreserbarik egin beharrik.
  • Zein da gutxieneko adina gimnasiora eta muskulazio aretoetara joateko?.

Muskulazio tresnak eta kardiobaskularrak erabiltzeak arriskua izan dezakeela kontuan izanda, instalazio horiek 16 urtetik gorakoei zuzenduta daude. Adin horretatik beherakoek instalazio horiek erabiltzeko aukera izango dute, betiere arrazoituko eskabidea egiten badute eta Udal Kirol Patronatuaren baimena lortzen badute. Dena dela, kasu horretan adingabeek tutore edo arduradun batekin joan beharko dute.

  • Fisioterapia zerbitzura joan nahi nuke. Abonatua izanez gero ba al dut nolabaiteko abantailarik?

Abonatua izateagatik deskontuak dituzu fisioterapia zerbitzuaren tarifetan.

  • Doako txartela lortu behar dut kirol instalazioetarako

Udal Kirol Patronatuak doako “gizarte txartelak” ematen dizkie ondorengo baldintzak betetzen dituzten pertsonei:

    • Gizarte Larrialdietarako Programan edota Oinarrizko Errentaren programan sartuta egotea.
    • Errenterian erroldatua egotea.
    • Kirol jarduera medikuaren aginduz egin behar izatea

Gizarte txartelak “igerilekuetarako abonuaren” baliokideak izango dira eta hiru hileko iraupena izango dute. Epe berdinerako berritzeko aukera izango da betiere txartela emateko erabili ziren baldintzak mantentzen badira.

Gizarte txartelaren eskatzailea adingabea baldin bada, aukera izango da gizarte txartela heldu arduradun bati ere emateko.

  • Nola adieraz ditzaket nire kexak edo iradokizunak?

Kexak eta iradokizunak kirol instalazioetako harreran azaldu ahal izango dira, ondorengo moduetan:

    • Ahoz, kirol instalazioetako langileen aurrean. Horiek beren esku dagoen guztia egin beharko dute erabiltzaileak atenditzeko.
    • Idatziz, kirol instalazioetako harreran erabiltzaileen eskura dagoen eredu ofizialaren bitartez. Udal Kirol Patronatuak gehienez hilabeteko epean erantzungo die erabiltzaileei, inprimakia betetzeko garaian horrela izatea nahi dutela espreski adierazten badute.
    • Eusko Jaurlaritzaren Industria, Turismo eta Merkataritza Sailaren erreklamazio orri ofiziala erabilita. Kasu horretan erreklamazioa helburu horretarako indarrean dagoen araudiari jarraiki tramitatuko da.
  • Nola alokatu daiteke Fanderiako Futbol-7ko zelaia?

Instalazioa erabiltzeko ordu librerik izanez gero, ordua erreserba dezakezu 17:00etatik 21:00etara 943 52 43 81 telefono zenbakira deituta.

  • Nola alokatu daiteke Beraungo Futbol-7ko zelaia?

Instalazioa erabiltzeko ordu librerik izanez gero, ordua erreserba dezakezu 17:00etatik 21:00etara 943 52 81 88 telefono zenbakira deituta.

  • Nola alokatu daiteke Fanderiako Udal Frontoia?

Instalazioa erabiltzeko ordu librerik izanez gero, ordua erreserba dezakezu 17:00etatik 21:00etara 943 52 71 61 telefono zenbakira deituta.

  • Nola inskribatu dezaket nire taldea Futbol-7ko txapelketan?

Futbol-7ko txapelketa Fanderiako eta Beraungo instalazioetan jokatzen da urritik ekainera.

Une honetan ez dago lekurik talde berriak hartzeko.

Nahi baldin baduzu, itxaron-zerrendan eman dezakezu izena, 943 449 691 telefono zenbakira 9,00etatik 14,00etara deituta, edo kirolak@errenteria.eus helbidera zure datuak bidalita.