Garaikurrak

  • Pichichi garaikurra

Fase bakoitzean gol gehien sartzea lortzen duen jokalariak irabaziko du sari hau. Fase berri bat hastean jokalari guztiak berriz ere hutsetik hasiko dira eta maila bakoitzak bere irabazlea izango du fase bakoitzean. Berdinketak daudenean, lehendabizi norberaren isunak begiratuko dira eta gero taldearenak.

 

  • Zamora garaikurra

Fase bakoitzean gol gutxien jasotzea lortzen duen taldeak irabaziko du sari hau. Fase berri bat hastean talde guztiak berriz ere hutsetik hasiko dira eta maila bakoitzak bere irabazlea izango du fase bakoitzean. Berdinketak daudenean, kiroltasunak erabakiko du irabazlea.

 

  • Kiroltasun garaikurra

Fase bakoitzean, bere partida guztiak jokatu ondoren, isun ekonomiko gutxien jasotako taldeak irabaziko du sari hau. Fase berri bat hastean talde guztiak berriz ere hutsetik hasiko dira eta irabazle bat izango du fase bakoitzak. Berdinketak daudenean, txartel gorriak kontutan hartuko dira.