Taldeen izen-emateak

Talde berri baten izen-ematea nola egin

  • Errenteriako Udaleko “Futbol7 Txapelketa” 50 taldek jokatzen dute denboraldi bakoitzean eta kopurua ezin dugu handitu tokia dela eta.
  • Gaur egun 50 tokiak beteta daude eta jokatu ahal izateko itxaron zerrenda batean izena ematea beharrezkoa da.
  • Denboraldi bakoitza amaitzean, jokatzen jarraitu nahi duten taldeek aurretik izena ematen dute eta hutsuneak itxaron zerrendarekin betetzen dira.
  • Zerrenda honetan izena emateko, email bat bidali behar da kirolak@errenteria.eus helbidera arduradun baten izena eta telefono zenbakia adieraziz. Berehala jarriko gara harremanetan hurrengo denboraldian jokatzeko benetako aukerak argitzearren.