Kontratazio eta Ondarea azpisailean hainbat funtziori edo eskumeni buruzko kudeaketak egiten dira.

Horrela,

  • Kontratazioari dagokionez, obrak, zerbitzuak eta hornidurak kontratatzeko hasitako espedienteak tramitatzen ditu, bai eta Udaleko sail guztietako besteko kontratu pribatu edo publikoak ere, kontratu txikiak izan ezik, horiek sail bakoitzean tramitatzen baitira.

  • Udalaren ondareari dagokionez, Udalaren ondasunen inbentarioa mantendu eta eguneratzen da.

  • Udalaren garaje, lokal eta etxebizitzak

Zuzenean kudeatzen dira hainbat aparkaleku publiko, eraikuntzari, mantenuari, konponketari eta banakako plazen eskualdaketei dagokienez (emakidan edo alokairuan).

Hirugarrenek emakida administratibo bidez kudeatzen dituzten aparkalekuei dagokienez, kontrolatzen dira eskualdaketak eta Udalari emakidaren titular gisa dagozkion funtzioak.

Irabazi-asmorik gabeko elkarteei lokalak lagatzen zaizkie, herritarren onurarako diren jardueretarako.

  • Ondare-erantzukizuna

Partikularrek Udalari kalte fisiko nahiz materialen inguruan egindako erreklamazioak kudeatu eta tramitatzen dira, ebatzi arte.