Pertsona guztien aukera berdintasuna bermatzeko xedez lan egiten du Errenteriako Udaleko azpisail honek. Bere jarduera hiru esparru nagusitan garatzen du; hala nola, herria osatzen duten kultur ezberdinetako pertsonen alorra, beste herriekiko lankidetza eta norbanakoei dagozkien Giza Eskubideak.

Kultur Aniztasuna

Herrian elkarbizitza egokia lortzeko ezinbestekoak dira errenteriar berriei behar bezalako harrera egitea, elkarren arteko ezagutza, aniztasunaren errespetua eta gai publikoetan denen parte hartzea.

  • Harrera ezinbesteko prozesua da Errenteriara iritsi berri den edonorentzat, ingurunean behar bezala modu autonomoan eta gutxika txertatu ahal izateko. Horretarako, lan ildo honen helburua da udal baliabideak nahiz gainontzeko eragileen eskaintzak pertsonen eskura jartzea, harrera-herrian zein gizartean aukera berdintasunean moldatu ahal izateko.

  • Elkarbizitzarako, Errenteriak berezko ezaugarri du kultur aniztasuna. Izan ere, Udalak ezinbesteko osagai gisa ulertzen baitu herriaren kohesiorako eta aberastasunerako. Horretarako tresna garratzitsuak dira Herri Aliantza eta Nazioarteko Kultur Aniztasunaren Egunean egiten diren jarduerak.
  • Parte hartzea: banako zein elkarteek sail honen proiektuetan parte izateko hainbat bide dituzte.¬†

Garapenerako Lankidetza

Sailak garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza sustatzen du Gobernuz Kanpoko Erakundeen bidez eta hauei bideraturiko urteroko diru-laguntza lerroarekin. Iparra-Hegoa harremanak eraldatzeko asmotan, udalak aurrekontuaren zati nabarmena ematen die aipatu elkarteek gauzatzen dituzten hainbat alorretako proiektuei. Era berean, larrialdi humanitarioetarako ekarpenak egiten ditu gobernu.

Azkenik, Udala Euskal Fondoa elkarteko kidea da 1996 urteaz geroztik. Horren bidez, hainbat proiekturi ekarpenak egiten dizkie urtero.

Giza Eskubideak

Elkarbizitzarako marko orokorra eratzen duten tresna dira Giza Eskubideak; hau da, inongo bereizketarik egin gabe, pertsona guztien oinarrizko eskubideak babesteko lanabesa. Hori dela-eta, urtero abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, mundu mailan gertatzen diren urraketak lantzen eta aintzat hartzen ditu azpisailak.

 

Gizarte Zerbitzuak

Santa Klara kalea 18, behea