Errenteriako Bibliotekak hainbat euskarritako dokumentuak kontsultatu eta maileguan hartzeko zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen ditu: liburuak, aldizkariak, egunkariak, CDak, DVDak eta kultura zabaltzeko baliagarri diren bitartekoak.

Liburutegiak 47.000 ale inguru ditu jasota eta bi ataletan dago banatuta: haurrena eta helduena. Haurrentzat 10.000 ale inguru daude, tartean bideo atal txiki bat. Gainontzeko aleak helduentzako kontsulta liburuak, irakurketa liburuak, ikus-entzunekoak, mapak, eta abar dira.

Halaber, kultura-hedapenerako ekintzak, bisita gidatuak eta adin edo kultura-maila desberdinentzat jarduerak gauzatzen ditu, besteak beste, irakurketak, tailerrak eta aurkezpenak.

Errenteriako Biblioteka Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko partaide da. Hortaz, bibliotekako txartela (paperean edo digitala) duen edonork balia ditzake sarea osatzen duten ia 300 biblioteken zerbitzuak.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea

 

Udal Liburutegia

Ugarritza, 1

    Neguko ordutegia Astelehenetik ostiralera
    • 09:00 - 20:00
    Neguko ordutegia Larunbatak
    • 09:00 - 13:30
    Udako ordutegia Astelehenetik ostiralera
    • 09:00 - 14:30