Udal Hizkuntza Politika departamentuaren egiteko nagusia da herriko hizkuntzen arteko errespetuzko harremana sortzea. Beti ere kontuan hartuta Euskara dela bertako hizkuntza. Hori dela eta, gure indarrak Euskara beste hizkuntza guztien erdigunean jartzen ahalegintzera bideratuko ditugu. Izan ere, Euskara hizkuntza ofiziala izanik, herritarren %80 inguruk ezagutzen du, eta erabilera aldiz, %14 ingurukoa da une honetan.

Horrela bada, Euskararen transmisioa bermatu dadin lan egin behar dugu eta herrian, euskararen erabilera normalizatu dadin aldeko faktoreak piztu behar ditugu. Herriko eragileekin lan egin behar dugu horien nahiak aurrera eramaten laguntzeko; izan ere, Udalak ez du euskara normalizatuko berak bakarrik, hori udal eragileek lortuko dute.

Udal Hizkuntza Politika Departamentuak hiru arlo nagusi ditu: Udal Euskaltegia, Udaleko Barne erabilera sustatzeko atala eta kanpo erabilerarako atala. Hiru atal hauek osatzen dute Uda Hizkuntza Politika Saila eta gainera Lau Haizetara Euskaldunon Topagunearekin elkarlanean burutzen ditu beste hainbat egitasmo.

Horretaz gain, Oarsoaldea bailara osatzen duten gainerako hiru herriekin, Pasaia, Lezo eta Oiartzunekin Oarsoaldeako Euskara Batzordea osatu dugu eta hainbat egitasmo lau herriok elkarlanean burutzen ditugu.

Errenteriako Udalak doako aholkularitza-, zuzenketa- eta itzulpen-zerbitzua eskaintzen du; beti ere, zenbait baldintza betez gero:

Errenteriako Udalean Hizkuntza ofizialen erabilera normalizatzeko plana (2018-2022):