Errenteriako Udaltzaingoaren egiteko nagusiak hiru dira: herritarren babesa, trafikoaren eta aparkalekuaren kudeaketa zein zaintza eta, azkenik, ordenantzen betearazpena.

Gertuko polizia ereduaren arabera antolatzen da Errenteriako Udaltzaingoaren jarduna; horrek esan nahi du gerta daitezkeen arazoen prebentzioak toki nabarmena hartzen duela egitekoen definizioan. Hartara, udalak erabil dezake udaltzainen sareak jasotzen duen informazioa bere politiken norakoak zehazteko eta egokitzeko.