Udalak 21 plaza betetzeko Lan Eskaintza Publikoa onartu du

Errenteriako Udalak 2020ko Lan Eskaintza Publikoa aurkeztu du, pasa den abenduaren 15ean onartutakoa, Negoziazio Mahaian Udal Gobernuaren eta alde sindikalaren arteko akordioa lortu ostean.

LEP-ren helburu nagusia da udal-langileen artean dagoen aldi baterakotasunari aurre egitea, egungo % 36tik % 30era jaitsiz.

Udalean dagoen aldi baterakotasuna, beste administrazio publikoetan gertatzen den bezala, plazak ateratzeko azken urteetan legez egon diren mugen ondorio da nagusiki.

LEP honekin eta datozen urteetan onartuko direnekin enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortu nahi du Udalak, udalerriak dituen erronkei eremu publikotik erantzun egokia emateko.

Guztira 21 lanpostu eskainiko dira, guztiak ere funtzionarioenak; horietatik:

• 9 txanda irekian (ohikoa) beteko dira.

• 6 txanda irekian (kontsolidazioa-egonkortzea).

• 1 desgaitasun-erreserba txandan.

• Eta, 5 txanda mugatuan edo barne-promozioan.

Modu honetan, LEPak hainbat kontu uztartu nahi ditu: herritarrek enplegu publikora berdintasunean sarbidea izateko duten eskubidea; egungo aldi baterako langileen egonkortasuna; eta, karrerako funtzionario direnek ibilbide administratiborako duten eskubidea.

Eskaini diren plaza eta lanpostuak anitzak dira: kategoria profesional guztiak jasotzen dira.

Zehazki, hauek dira eskainiko diren lanpostuak:

Txanda irekia: 15 plaza

Txanda irekia (arrunta): 9 plaza

• 2 Informatika teknikari

• 4 Gizarte Langile

• 1 Hezkuntza eta Gazteria teknikari

• 1 Ikus-entzunezko eta agertokietako arduradun teknikoa.

• 1 Ofizial Iturkina.

Txanda irekia (kontsolidazioa): 1 plaza

• 1 Ofizial Iturgina.

Txanda irekia (aldi baterako enplegua egonkortzea): 5 plaza

• 1 Agiritegi eta Argitalpen burua.

• 1 Hiri Mantenuko arduradun orokorra

• 1 Itzultzaile-interpretea

• 1 Prebentzio teknikaria

• 1 Ofizial Iturgina

Desgaitasun erreserba txandan: 1 plaza

• 1 Gizarte Langilea

Txanda itxia edo barne-promozioa: 5 plaza

• 2 Udaltzaingoko Agente-lehen

• 1 Udal-ondare eta zerbitzuetako arduraduna

• 1 Elektrikari zerbitzuburua

• 1 Biltegizaina

LEPa eta plaza bakoitzerako hautaketa-proben deialdiak 2021an eta 2022an egingo dira eta horien inguruko informazioa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean argitaratuko da.