Udalak dinamizazio-programa bat jarri du abian 65 urtetik gorakoentzat

Azken hilabeteetan zaintzaren arloan garatutako bidean aurrera jarraituz, ekimen honek aukera emango du sozializazioko eta zahartze aktiboko espazio seguruak sortzeko.

Errenterian 10.000 pertsonak ditu 65 urtetik gora, alegia, biztanleriaren % 25ek.
COVID-19ak kolpe gogorra eman dio kolektibo honi. Izan ere, konfinamenduari eta errealitate berriari gehitu behar zaie lehen erabiltzen zituzten sozializazio-espazio ugari orain itxita daudela.

Halaxe gertatu da erretiratuen zortzi elkarteekin -3.500 erabiltzaile inguru izaten dituzte­ eta emakumeen elkarteekin ­2.000 emakume hartzen dituzte beren baitan­.

Modu autonomoan ekimen ugari burutzeko erabiltzen zituzten espazio horiek, aisiarako espazio izateaz gain, sozializaziorako espazio ere baziren, hainbat jarduera fisiko eta mentalen bidez zahartze aktiboa sustatzen zuten espazio.

Irudia handitzeko, egin klik gainean.

Hilabete hauetan pertsona askok narriadura fisiko nahiz kognitiboa izan du, eta udazkenerako eta negurako ez zenez aurreikusten kolektibo hauentzako programaziorik, Udalak, interesdunekin berekin batera, adinekoentzako programazioa antolatu du salbuespen gisa.

Programazioa doakoa izango da eta 2.200 pertsona baino gehiagori erantzungo die

Hainbat arloren lan transbertsalari esker (Gizarte Zerbitzuak, Kirolak, Agiritegia, Berdintasuna, Errenteria Musikal, Udaltzaingoa) prestatu da programazioa eta herriko hainbat puntutan gauzatuko da.

Izen-ematea

Inskripzioa arinagoa izan dadin, online nahiz presentzialki eman ahal izango da izena.

Izena online emateko herribizia.errenteria.eus/adinekoak web-orria gaitu da eta nahikoa izango da lehentasunak formulario batean betetzea. Aukera hori jada martxan dago eta urriaren 28ra arte baliatu ahal izango da.

Izena presentzialki eman nahi dutenek astelehenetik (urriak 19) hurrengo asteazkenera bitarte (urriak 28) egin ahal izango dute, 08:30etik-13:30era.

Galtzarabordako kiroldegian burutuko diren jardueretako kiroldegian bertan eman beharko da izena; aldiz, gainerako jardueretarako, Olibeteko erretiratuen elkartera joan beharko dute.

Segurtasunagatik eta higieneagatik lekuak mugatuak direnez, erabilgarri dauden lekuen kopurua baino handiagoa bada izena eman dutenena, izena emateko azken egunaren biharamunean ­osteguna 29­ zozketa egingo da, eta egun horretatik aurrera jakinaraziko zaie lekua lortu dutenei.

Programazioa hemen dago eskuragarri.