Udalak eskerrak eman dizkie herritarrei, eta konfinamenduaren neurriak errespetatzeko eskatu du

Udalak, eta bereziki Udaltzaingoak, eskerrak eman nahi dizkie herritarrei egoera zail honetan orokorrean izaten ari diren jarrerarengatik.

Halaber, adierazi nahi dute herritarren laguntza ezinbestekoa dela Udalaren -eta Udaltzaingoaren- lana aurrera eramateko: bai herritarren jarreraren bidez, bai eskaintzen duten informazioarekin eta, geroz eta gehiago, izaten ari diren ulermen eta pazientziarekin; azken hauek datozen egunotarako funtsezkoak izango dira.

Bestalde, gogorarazi dute bizilagunen arteko harremana indartzen duten ekimenak baloratzen badituzte ere (hala nola, txaloak, musika, etab.), besteekiko errespetua bermatu behar dela, batez ere kontuan hartuta badaudela, bizilagunen artean, osasun-langileak, gaixo dauden pertsonak, adinekoakā€¦ eta bere deskantsua bermatu behar dela. Honi lotuta, gogorarazi nahi dute musika edo bestelako soinu batzuk altu jartzea debekatuta daguoela 21:0etatik aurrera.

Konfinamendu-arauen jarraipena

Udalak eta Udaltzaingoak, era berean, eskerrak eman nahi dizkiete herritarrei, oro har, alarma egoerak ezarritako neurriak betetzen ari direlako. Zentzu horretan, Udaltzaingoak konfinamenduaren neurriak urratzeagatik identifikatu eta salatu dituen pertsonen kopurua azken astean nabarmen jaitsi dela adierazi dute (martxoaren 19an 52 pertsona identifikatu eta 12 salatu ziren; asteazken honetan, martxoaren 25ean, berriz, 9 identifikatu eta 3 salatu ziren). Ondorioz, prebentzio-ekintzak hirukoiztu ahal izan dira koronabirusak eragindako egoeraren aurrean segurtasuna bermatzeko anbulatorioetan, tren eta topo geltokietan, supermerkatuetan eta premiazkoak diren produktuak saltzen dituzten gainerako saltokietan.

Bistan da herritarrek alarma egoeraren aurreko neurriak zenbat eta gehiago bete, orduan eta baliabide gehiago erabili ahal izango dituela Udaltzaingoak une honetan herritarrentzat beharrezkoen diren lekuak babesteko.

Gainera, gogorarazi dute erostera ateratzea, txakurra ateratzea edo zaborra jaistea ez direla aitzakia kalean behar baino denbora gehiago egoteko.

Amaitzeko, eskertu nahi dituzte bai enpresen eta bai pertsonen elkartasun mezu eta keinu guztiak, eta baita borondatez eskaini duten laguntza, besteak beste zenbait Norbere Babeserako Ekipo emanez, edota zerbitzuak eskainiz.