Udalak gaur irekiko ditu parkeak

Udalak gaur arratsaldean irekiko ditu jolas parkeak, koronabirusaren krisiaren ondorioz itxita hilabeteetan itxita egon direnak.

Eusko Jaurlaritzak gai honen inguruan ateratako dekretua bete dadin parke bakoitzaren aforoak neurtu ditu Udalak eta asteazkenean parke bakoitzean kartel bat jarriko du erabiltzaileek unean une zenbateko edukiera duen jakin dezaten.

Aforo hauek neurtzeko, haur bakoitzeko 4 metro karratuko diametroa hartu da kontutan. Eta parkearen superfiziea, gomazko-lur-zoruaren superfiziea zati lau eginda.

Era berean, Udalak parkeen garbiketa bermatu du: momentu honetan parke guztiak desinfektatuta daude eta bi egunetik behin garbituko dira parke guztiak ura eta xaboiarekin.

Erabileran jarri nahi Udalak arreta, erabiltzaileen erantzukidetasunean. Hori izango baita osasunaren bermatzaile.

Guztion ardura da:

• Etxe berekoak ez diren haurren arteko distantzia soziala bermatzea.

• Parkera sartu eta ateratzean eskuak garbitzea.

Kirola egiteko kaleko aparatuak

Bihartik aurrera aparatu hauen erabilera baimenduko da.

Betiere, zentzuz jokatzeko eskatzen die Udalak erabiltzaileei, aparatuak erabili aurretik eta ondoren, gorputzarekin kontaktuan egon diren eremuak norberak garbituz.