Udalak gazteentzako etxebizitza baliabideei buruzko informazioa bidaliko du 18 eta 35 urte bitarteko errenteriarren etxeetara

• Informazio-materiala adin-tarte hori osatzen duten 6300 pertsona baino gehiagori bidaliko zaie

• Baliabide hauei buruzko informazioa jasotzen da bertan: gazteak emantzipatzea errazteko Udalaren dirulaguntza lerroa, etxebizitza komunitarioa eta gazteek alokairuan hartzeko zuzkidura-bizitokiak Arramendin

• Arramendiko etxebizitzetarako hautagai izateko, beharrezkoa da datozen egunetan alta ematea Donostialdea-Bidasoa Behereko eremu funtzionalean alokairuko etxebizitzaren eskatzaile gisa Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan (dagoeneko ez badago)

Udalak 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako informazio kanpaina aurkeztu du, emantzipazioa errazteko Errenterian eskura ditzaketen etxebizitza baliabideak ezagutzera emateko.

Udalaren lehentasunetako bat da herritarrei eta, zehazki, gazteei etxebizitza eskuratzen laguntzea. Hori dela eta, une honetan hiru baliabide daude herrian gazteei emantzipatzen laguntzeko: gazteak emantzipatzea errazteko Udalaren dirulaguntza lerroa, etxebizitza komunitarioa eta gazteek alokairuan hartzeko zuzkidura-bizitokiak Arramendin

18 eta 35 urte bitarteko pertsonek beren etxeetan jasoko duten materialak aipatutako hiru baliabideei buruzko informazioa jasotzen du, adin-tarte horretako biztanle guztiek ezagutu ditzaten.

GAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA BALIABIDEAK

Gazteak emantzipatzea errazteko Udalaren dirulaguntza lerroa

Diruguntza honen helburua da alokairu erregimenean etxebizitza hartzeak ekarri dituen gastuei aurre egiten laguntzea.

Dirulaguntza hauek jasotzeko baldintzak dira:

• 18 eta 35 urte bitarteko adina izatea

• Errenterian erroldatua egotea

• Elkarbizitza-unitatearen diru-sarrerak 4.500€ gordinetik gorakoak izatea eta, kide bakarrekoa bada, 26.000€ gordin urteko baino txikiagoa; elkarbizitza unitatea bi kide edo gorakoa bada, orduan 30.250€ baino txikiagoa

Diruz laguntzen diren kontzeptuak:

• Etxebizitzarako sarrera, betiere ohiko etxebizitzaren aldaketa gurasoen etxetik, tutorearen etxetik edo gazteentzako etxebizitza komunitariotik joatean eman bada.

• Hilean ordaindu beharreko etxebizitzaren errenta.

Dirulaguntza hauek eskatzeko epea urtero zabaltzen da eta aurrerago emango du Udalak aurtengo daten berri

Informazio gehiago

Emaila: gazteria@errenteria.eus

Webgunea: gazteria.errenteria.eus/

Telefono-zenbakiak: 943449600 eta 943449606

Presentzialki: Zu! Zure Udala arreta zerbitzuan

Etxebizitza komunitarioa

Gazteen emantzipazio prozesuan lagungarria izan daitekeen proiektu komunitarioa da eta beste gazteekin elkarbizitzan eta kooperazioan du xedea. Gela bat alokatzeko aukera dago eta parte-hartzaileek komunitatean lan batzuk eskaintzen dituzte.

Bertan bizitzeko baldintzak dira:

• 18 eta 30 urte bitarteko adina izatea

• Errenterian erroldatuta egotea

• Zergen ordainketan edo bestelako betebeharretan egunean egotea Errenteriako Udalarekin

• Etxebizitza propiorik ez izatea

• Urtean 26.000 euro gordineko diru-sarrerak izatea gehienez

Informazio gehiago eta izen-emateak:

Emaila: gazteria@errenteria.eus

Webgunea: https://gazteria.errenteria.eus/project/etxebizitza-komunitarioak

Telefono-zenbakiak: 943449600 eta 943449606

Presentzialki: Zu! Zure Udala arreta zerbitzuan

Gazteek alokairuan hartzeko zuzkidura-bizitokiak Arramendin

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailak 51 apartamentu eraiki ditu Arramendin 36 urtetik beherako pertsonek alokairuan hartzeko aldi baterako Udalak lagatutako lurretan.

Hautagai izateko baldintzak dira:

• 36 urtetik beherakoa izatea

• Donostialdea-Bidasoa Behereko eremu funtzionalean alokairuko etxebizitzaren eskatzaile gisa alta emanda egotea Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan

• Errenterian erroldatuta egotea

• Aurreko bi urteetan jabetzako etxebizitzarik azalera-eskubiderik edo gozamen-eskubiderik ez izatea

• 3.000 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrera haztatuak izatea 2019ko errenta-ekitaldian.

Informazio gehiago eta eskaerak:

Etxebide Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua

Webgunea: https://www.etxebide.euskadi.eus

Telefono-zenbakia: 012

Presentzialki: Zuzenean zerbitzuan (Andia kalea 13, Donostia), aurretiko hitzorduarekin