Udalak luzatu du 07:30etik aurrera terrazak eta mahaitxoak jartzeko baimena

Abuztuaren 18an dekretu bat eman zen uda sasoirako ordenantzan jasotako terrazak jartzeko ordutegia malgutzeko, osasun-krisia dela eta, salbuespenezko neurri gisa.

Neurria positiboki baloratu denez, Udalak egokitzat jotzen du hura luzatzea, eta, beraz, hau ebatzi du:

– Terrazak eta mahaitxoak jartzeko baimena duten ostalaritza eta jatetxe establezimenduek 07:30etik aurrera erabili ahal izango dituzte. Ordutegi hori asteko egun guztietan ezarriko da, jaiegunak barne.

– Salbuespenezko neurri hori indarrean egongo da ostalaritza-jardueraren mugek dirauten bitartean, COVID-19k kutsatzea saihesteari buruzko udalaz gaindiko araudiaren bidez. Dena den, edozein unetan aldatua izan daiteke, pandemiaren garapenaren arabera.

– Udalaz gaindiko araudiak ostalaritza-sektorean baimendutako irekiera ordutegiak murrizten baditu, terrazak eta mahaiak erabiltzeko ordutegia araudi horretara egokitu beharko da.