ZU! arreta zerbitzuak ohiko ordutegian artatuko ditu herritarrak astelehenetik aurrera

• Arreta presentziala aurretiko hitzorduarekin ematen jarraituko dute

• Kontsultak eta izapideak egiteko telefonoa zein bide telematikoa erabiltzea da gomendioa

ZU! zerbitzuak arreta azken asteotan bezala ematen jarraituko du: telematikoki, telefonoz eta presentzialki. Presentzialki etortzeko aurretiko hitzordua eskatu behar da 010 telefonoan edo Udaletxeko sarreran.

Aldaketa ordutegian izango da, eta astelehenetik aurrera honako hau izango da:

– Astelehenetan: 7:30-14:00

– Astearte eta ostegunetan: 7:30-19:00

– Asteazken eta ostiraletan: 7:30-15:00

Momentuoro segurtasun- eta garbitasun-neurriak bete beharko dira, hala nola sartu aurretik eskuak garbitzea, maskarak erabiltzea, edukiera mugatzea eta segurtasun-distantzia mantentzea.

Bide telefonikoa zein telematikoa erabiltzeko gomendioa

Udalak herritarrei gomendatzen die kontsultak eta izapideak egiteko telefonoa zein bide telematikoa erabiltzen jarraitzea. Horretarako 010 edo 943 449 600 zenbakira dei dezakete, edo zu@errenteria.eus helbidera mezua bidali.