Errenteriako Udalak eskaintzen dituen zenbait zerbitzu publikoen prezioak, erabiltzailearen gaitasun ekonomikoaren arabera egokitzen ditu. Gaitasun ekonomikoa norberaren diru-sarreren eta bere izenean dituen ondasunen arabera kalkulatuko da, bere familia egoera eta desgaitasunik baduen kontuan hartuz.
Eskabidea
Gaitasun ekonomikoaren arabera dagozkizun prezio publikoak egokitzeko eskaera egin beharra dago.
Eskaera hori sarean egin dezakezu:
Eskaera presentzialki egiteko, hauek dira bete beharreko eslaera orriak:
- Gaitasun ekonomikoaren araberako tarifa egokitzeko eskaera (erabiltzailea adinez nagusia)
- Gaitasun ekonomikoaren araberako tarifa egokitzeko eskaera (erabiltzailea adinez txikia)
Simulagailua
Atal honetan aurkitu dezakezu kalkulua egiteko simulagailu bat, honetarako erabili diren irizpideen azalpena eta lege oinarria, eskabide-orria eta azkenik, tasa eta prezio egokituak ezartzen diren zerbitzuen publikoen zerrenda.