7.03 UDAL ORDENANTZA, UDAL GARRAIO ZERBITZUAGATIK JASO BEHARREKO IZAERA PUBLIKO EZ TRIBUTARIOA DUEN ONDARE-PRESTAZIOA ARAUTZEN DUENA.

7.03 ORDENANZA MUNICIPAL REGULADORA DE LA PRESTACIÓN PATRIMONIAL DE CARÁCTER PÚBLICO NO TRIBUTARIO A PERCIBIR POR EL SERVICIO DE TRANSPORTE MUNICIPAL.

 
 

01 - OINARRI OROKORRAK

01 - DISPOSICIONES GENERALES

1. Artikulua.

Artículo 1.

Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 20.4 artikuluak, 2019rako zenbait tributu-neurri onartzen dituen otsailaren 11ko 3/2019 Foru Arauak egindako idazketan ezartzen du herritarrek ordaindu beharreko hainbat kontraprestazio izaera publiko ez tributarioa duten ondare-prestazio publikotzat hartzen direla.

El art. 20.4 de la Norma Foral 11/1989 de 5 de julio Reguladora de las Haciendas Locales de Gipuzkoa, en la redacción dada por la Norma Foral 3/2019 de 11 de febrero, de aprobación de determinadas medidas tributarias para 2019, establece que diversas contraprestaciones a abonar por la ciudadanía tienen la consideración de prestaciones patrimoniales de carácter público no tributario.

Derrigortasunez (koaktiboki) ezarritako kontraprestazio ekonomikoak (tarifak) dira eta zeharkako kudeaketaren bidez zerbitzuak emateagatik jasotzen direnak. Halakotzat hartuko dira, hain zuzen. emakida-erregimenean zerbitzuak emateagatik eskatzen diren kontraprestazioak, besteak beste.

Se trata de las contraprestaciones económicas (tarifas) establecidas coactivamente y que se perciban por la prestación de servicios mediante gestión indirecta. En concreto, tendrán tal consideración, entre otras, las contraprestaciones exigidas por la prestación de servicios en régimen de concesión.

 

02 - HELBURUA

02 - OBJETO

2. Artikulua.

Artículo 2.

Udal ordenantza honen xedea da udalerrian garraio publikoaren zerbitzua emateagatiko tarifak arautzea.

Constituye el objeto de la presente ordenanza la regulación de las tarifas por la prestación del servicio de transporte público municipal.

Zerbitzu hori administrazio-emakida moduan kudeatzen da.

Dicho servicio se gestiona en régimen de concesión administrativa.

 

03 - ORDAINTZEKO BETEBEHARRA SORTZEA

03 - NACIMIENTO OBLIGACIÓN DEL PAGO

3. Artikulua.

Artículo 3.

Eranskinean zehazten den zerbitzua eskatzen denean edo ematen hasten denean sortzen da tarifa ordaintzeko betebeharra.

Se genera la obligación de abonar la tarifa cuando se solicite o inicie la prestación del servicio que se detalla en el anexo.

 

04 - PRESTAZIO HORI ORDAINTZERA BEHARTUTAKO PERTSONAK

04 - PERSONAS OBLIGADAS AL PAGO DE ESTA PRESTACIÓN

4. Artikulua.

Artículo 4.

Zerbitzuen onuradun izan diren pertsonek ordaindu beharra daukate tarifa.

Están obligadas al pago de la tarifa quienes se beneficien de los servicios prestados.

 

05 - TARIFAK

05 - TARIFAS

5. Artikulua.

Artículo 5.

Eranskinean aipaturikoak dira tarifak (BEZ barne).

Las tarifas son las señaladas en el anexo (IVA incluido).

 

06 - TARIFAK BERRIKUSTEA

06 - REVISIÓN DE TARIFAS

6. Artikulua.

Artílulo 6.

Eranskinean adierazitako tarifak indarrean egongo dira, harik eta Gipuzkoako Garraioko Lurralde Agintaritzak, Udala partaide duen partzuergoak, tarifa berriak onartu arte.

Las tarifas señaladas en el anexo estarán vigentes hasta que la Autoridad Territorial de Transporte de Gipuzkoa, consorcio del que forma parte el Ayuntamiento, apruebe las nuevas

Behin onartu eta gero, Alkatetzaren edo eskuduntza hori eskuordetu duen organoak emandako ebazpen bidez eguneratu egingo da ordenantza honen eranskina.

Una vez aprobadas las mismas, se actualizará el anexo de la presente ordenanza mediante resolución de Alcaldía o órgano en quien haya delegado dicha atribución.

 

07 - HOBARIAK

07 - BONIFICACIONES

7. Artikulua.

Artículo 7.

Eranskinean jasotako Garraioaren Gipuzkoako Lurralde Agintaritzak onartutako hobarien araubidea ezarriko da, unean unean hark ezartzen duen erregulazioarekin bat etorrita.

Será de aplicación el régimen de bonificaciones aprobado por la Autoridad Territorial del Transporte de Gipuzkoa recogidos en el anexo, de conformidad con la regulación que aquella establezca en cada momento.

Hobarien araubidea aldatuz gero, Alkatetzaren edo eskuduntza hori eskuordetu duen organoak emandako ebazpen bidez eguneratuko da ordenantza honen eranskina.

De modificarse el régimen de bonificaciones, se actualizará el anexo de la presente ordenanza mediante resolución de Alcaldía o órgano en quien haya delegado dicha atribución.

 

08 - KUDEAKETA ARAUAK

08 - NORMAS DE GESTIÓN

8. Artikulua.

Artículo 8.

Garraio-titulurik ez duten bidaiariek, sarrera-kontrol pean edota behar bezala baliozkotua ez dutenek, eskuratu egin beharko dute garraio-titulua eta egindako edota egin nahi den ibilbideagatik 50 euro ordaindu aparteko errekargu gisa.

Las personas viajeras que carezcan de título de transporte, sometido al control de entrada o debidamente validado, estarán obligados a proveerse del mismo abonando en concepto de recargo extraordinario por el trayecto realizado o que se pretenda realizar, la cantidad de 50 euros.

Aipaturiko zenbatekoa lau laneguneko epean edota berehalakoan ordaindu ahal izango da; azken kasu horretan, ohiz kanpoko errekarguaren zenbatekoa 20 eurokoa izango da.

La referida cantidad podrá abonarse en el plazo de cuatro días laborables o al instante, reduciéndose en este último supuesto el importe del recargo extraordinario a la cantidad de 20 euros.

 

09 - XEDAPEN INDARGABETZAILEA

09 - DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Hiri barneko garraio publikoaren zerbitzua emateagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskala indargabetuta geratu da.

Queda derogada la ordenanza fiscal reguladora de la tasa por prestación del servicio de transporte público urbano.

 

10 - AZKEN XEDAPENA

10 - DISPOSICIÓN FINAL

Ordenantza hau Gipuzkoako Buletin Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

La presenta ordenanza entrará en vigor a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial de Gipuzkoa .

 

11 - ERANSKINA- TARIFAK

11 - ANEXO- TARIFAS

 

1 - GARRAIO-TITULUA KUOTA OROKORRA

1 - TITULO DE TRANSPORTE GENERAL

Kuota BEZa barne

Cuota IVA incluído

Noizbehinkako txartela
1,55
Billete ocasional
Txartelbus izengabekoa, txartela bakoitza
1,05
Txartelbus, anónima, cada billete
Txartelbus, 1-20 bidaia
0,81
Txartelbus, viajes 1-20
Txartelbus, 21-50 bidaia
0,65
Txartelbus, viajes 21-50
Txartelbus, 51 bidaia edo gehiago
0,16
Txartelbus, 51 o más viajes
Gazte eta Famili Ugaridun gazteak 51 bidaiatik aurrera
0,00
Gazte y combinaciones gazte con Familia Numerosa 51 o más viajes

2 - HOBARIAK

2 - BONIFICACIONES

Haurrak 6 urte arte
100 %
Niños hasta 6 años
Modu beraren arteko línea aldaketa
100 %
Transbordo intramodal
Modu desberdinen arteko linea-aldaketa (*)
70 %
Transbordo intermodal (*)
(*) Bidaia garestiena osorik eta merkeenaren %25a ordaintzen da.
(*) Se abona el trayecto más caro y el 25% del más barato.
KOLEKTIBOAK:
COLECTIVOS:
Familia ugaria arrunta
25 %
Familia numerosa general
Familia ugaria berezia
100 %
Familia numerosa especial
Gazteak Gipuzkoan erroldatuak, <25 urte eta <2,5 OAEAP
25 %
Jóvenes empadronados en Gipuzkoa, <25 años y <2,5 IPREM
Adinekoak Gipuzkoan erroldatuak, >65 urte eta <2,5 OAEAP
108 %
Mayores empadronados en Gipuzkoa, >65 años y <2,5 IPREM
Desgaituak Gipuzkoan erroldatuak, %65tik gorako desgaitasuna eta <2,5 OAEAP
108 %
Discapacitados empadronados en Gipuzkoa, >65% discapacidad y <2,5 IPREN
Soziala
108 %
Social