Errenteriako gazteentzako etxebizitza komunitarioen batzar informatiboa egongo da bihar

Bihar, osteguna, Errenteriako gazteentzako etxebizitza komunitarioen batzar informatiboa egongo da Reina aretoan (Xenpelar Kalea, 3) 19:00etan. Gazteek izan ditzaketen kezka eta zalantzak argitzeko aukera ere izango dute bertan.

Etxebizitza komunitarioak Galtzaraborda auzoko Urbia kaleko 2. zenbakian daude eta herriko 26 gaztek bertara bizitzera sartu ahal izango dute epe laburrean.

Errenteriako Udalak gazteen emantzipazio politiketan sakondu eta urratsak emateko konpromisoa hartu zuen Errenteriako Gazte Planaren exekuzioan, eta prozesu horretan lagungarri izango da proiektu hau.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gazteria@errenteria.eus helbidera idatzi, gazteria.errenteria.eus orrialdean, 943449600 telefonora deitu edo Zu! Zure Udala arreta zerbitzuan zein Merkatuzar eraikineko (Pablo Iglesias, 3) hezkuntza eta gazteriaren bulegoetan galdetu daiteke.