Udal aparkalekuak

Atal honetan Errenteriako Udalak herritarrei kontzesioan eskaintzen dizkien aparkalekuei buruzko informazioa aurki daiteke.

Informazio orokorra
Administrazio emakidako garaje-plazen prezioak
Planoak
Eskualdaketak
Itxaron zerrenda

Udal garaje eta etxebizitzei buruzko edozein zalantza baduzu, jar zaitez harremanetan:

Kontratazio eta Ondarea ZU! Arreta Zerbitzua
Errenteriako Udala
Kontratazio eta Ondarea azpi-saila
Herriko Plaza, z/g – 2. solairua
20100 – Errenteria
Telefonoak: 943 449 686 eta 943 449 608
posta elektronikoa: garatuz@errenteria.eus
ZU! Zure Udala
Herriko Plaza, z/g
20100 – Errenteria
Telefonoa: 943 449 600
Posta elektronikoa: zu@errenteria.eus

 

Galtzarabordako aparkalekuak

Parke eta Urdaburu kaleetako aparkalekuak

Errenteriako Udalak kontzesioan eskaini nahi dizkie herritarrei Galtzaraborda auzoko garaje berriak. Guztira 111 aparkaleku, bi eraikinetan banatuta.

Lehenengo eraikinak 2 solairu ditu eta Parke kalean du sarrera. Bertan 58 toki daude, irekiak denak. Bigarrenak, berriz, 53 aparkaleku biltzen ditu 3 solairutan banatuta eta Urdaburu kalean du sarrera.

Kasu honetan garajeak irekiak eta itxiak dira.

Udalak, egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta, aurreikusitako prezioak egokitu eta nabarmen jaitsi ditu herritarrek eurak eskuratzeko aukera izan dezaten: 11.600 eurotik aurrera (+BEZa) lor daitezke aparkalekuak.

Informazio gehiago nahi duenak Errenteriako Udalera jo dezakete edo 943 449 600 telefono zenbakira deitu.