Turismo bulegoak

Lezo, Pasaia eta Oiartzunekin batera Oarsoaldea eskualdea osatzen du Errenteriak. Lau herrien artean hainbat proiektu eramaten dituzte, besteak beste, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez. Bateratuta dituzten gaien artean, turismoaren kudeaketa dago, eta, hortaz, turismo bulegoak.

Errenteriako Turismo Bulegoa

Errenteriako hirigune historikoan dago, hau da, herriaren erdigunean. Udalerriaren inguruko informazio turistikoaz gain, Lezo, Oiartzun eta Pasaiakoa ere ematen dute bertan.

Madalen, 3

20100 Errenteria

Tel.: 943 494 521

turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus

 

Ordutegia:Neguko ordutegia: asteartetik larunbatera 10:00-14:00 / 16:00-18:00. Igandeak: 10:00-14:00.

Aste Santua, uztaila eta abuztua: astelehenetik igandera 09:00-14:00 / 16:00- 19:00.

Abenduak 24, 25, 31, urtarrilak 1 eta 6an itxita.

San Marko Gotorlekuko Informazio Puntua

San Marko gotorlekuko sarrerako tunela pasa ondoren, Zaingo Gela zelakoaren ezkerreko gelan dago.

Ordutegia: Goi denboraldian irekita. Asteazkenetik igandera: 10:00-14:00/16:00-18:00.

San Marko z/g

20100 Errenteria

Tel.: 943 449 638

turismoa@errenteria.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus

Listorretako informazio puntua

Aiako Harria natur-parkearen atarian kokatu dute informazio puntu honetan, nagusiki, natura turismoaren inguruko informazioa.

Ordutegia:

  • Astelehena 09:00-14:00
  • Osteguna 11:00-15:00
  • Ostirala 10:30-15:00/16:00-20:30
  • Larunbata, igandea eta jai eguna 10:00-15:00/16:00-20:30

Tel.: 943 494 521

turismoa@oarsoaldea.eus

ingurumena.errenteria.eus