Hondakinen kudeaketa

Gaur egun bost edukiontzi ezberdin daude herrian etxeko hondakinak gaika biltzeko: papera-kartoia, beira, ontzi arinak, materia organikoa, eta errefuxa.

Edukiontzi horiek jartzea eta konpostaje komunitarioko puntuak edo etxeko konpostajea ezartzea bezalako neurriei esker, hondakin gutxiago bidaliko dira zabortegira eta eragin txikiagoa izango da osasunean, ingurumenean eta klima aldaketan.

Horregatik, eta etxean sortzen diren hondakinak ongi sailkatzea garrantzitsua delako, Errenteriako Udalak Birziklapen Gida argitaratu du herritarrei laguntza emateko. Honako esteka honetan deskarga dezakezu: Errenteriako Birziklapen Gida

Etxeko hondakin arriskutsuen gaikako bilketa

Hondakin arriskutsuakSan Markoseko Mankomunitateak etxeko hondakin arriskutsuen gaikako bilketa zerbitzua indartzeko bilketa-maiztasuna handitu eta bilketa-lekuak gehitu ditu. Zeregin horretarako bereziki egokitutako bi furgoneta ibiliko dira Mankomunitatearen eremuko udalerrietan zehar.

Bilketa lekuak, egunak eta ordutegiak:

ERRENTERIA
DIPUTAZIO PLAZA Hileko 1. eta 3. astelehenak 9:00 – 13:00 eta 16:00 – 19:30
SAN MARKOSEKO BIRIBILGUNEA Hileko 2. eta azken astelehenak

 

DONOSTIA
GARBERA  Hileko 1. larunbata 11:00 – 14:00 eta 15.00 – 19:00

 

OIARTZUN
CARREFOUR Hileko 2. larunbata 11:00 – 14:00 eta 15.00 – 19:00
ALCAMPO Hileko 3. larunbata

 

USURBIL
URBIL Hileko 4. eta azken larunbatak 11:00 – 14:00 eta 15.00 – 19:00

Udalak ere garbigune mugikorra martxan jarri du horrelako hondakinak botatzeko. Erremolkeak noiz eta non egongo diren jakiteko, sakatu hemen.

Altzari eta tamaina handiko hondakinen gaikako bilketa

Maiatzean altzariak jasotzeko aurreko sistema bertan behera gelditu zenetik, 943 34 13 45 telefono zenbakira deitu behar da bilketarako eguna eta ordua hitzartzeko. Hartara, zerbitzuko langileek jasoko dituzte eraman beharreko tamaina handiko altzariak adostutako toki eta unean. Telefono honetan 08:00etatik 15:00etara erantzungo dute, eta gainerako orduetan mezu bat utzi ahal izango da erantzungailuan. Beraz, galarazita dago altzariak kalean uztea deitu gabe; derrigorrezkoa da zerbitzu honetara deitzea edo garbigunera eramatea.

Bilketa guneak etxeko ataritik ahalik eta hurbilen ezarriko dira, beti ere kamioneta egoki ibiltzea bermatuz. Gune horiek hitzordua hitzartzerakoan zehaztuko dira.

Bestalde, garbigune sareak erabilgarri jarraitzen du eta norberak hara eraman ditzake traste zaharrak, hala nahi izanez gero.

Zerbitzuaren langileek honako objektu hauek jasotzen dituzte:

• Altzariak: mahaiak, armairuak, sofak…
• Koltxoiak eta somierrak.
• Lerro zuriko etxetresna elektrikoak: hozkailuak, arropa garbigailuak, mikrouhin-labea …
• Lerro gris-marroiko etxe tresna elektrikoak: telebistak, ordenagailuak, dvd irakurgailuak…

Zerbitzuko langileek EZ dituzte honako zerbitzu hauek jasotzen:

• Pneumatiko zaharrak, pintura poteak, obra hondakinak, olioak, pilak, bateriak eta abar.

Material horiek ohiko garbiguneetara eraman behar dira.

Autonomoek eta enpresek sortutako hondakinak eta obra-hondakinak ere gune berezituetara eraman behar dira.

Altzariak jasotzeko zerbitzua