Errenteriako Udalak konpromisoa hartu du bere webguneak erabilerrazak egiteko, legeri nazionalarekin bat etorriz , zeinaren bidez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/2102 (EB) Zuzentarauaren transposizioa egiten baita (2016/2102 (EB) Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko urriaren 26koa, sektore publikoko erakundeen gailu mugikorretarako aplikazioen eta webguneen irisgarritasunari buruzkoa (L 327 EO, 2016-12-2koa, 1. or.) ).

Erabilerraztasun-deklarazio hau ondorengo webguneei dagokio:

  • errenteria.eus
  • gardentasuna.errenteria.eus
  • herribizia.errenteria.eus
  • kultura.errenteria.eus
  • ingurumena.errenteria.eus
  • gazteria.errenteria.eus
  • euskaltegia.errenteria.eus
  • film.errenteria.eus
  • musikal.errenteria.eus

 

Betetze-egoera

Erabilerraztesanuran betetze-maila neurtzeko azterketa, W3C kontsortzioak (World Wide Web Consortium, Interneteko teknologiak eta estandarrak gainbegiratzeaz arduratzen dena) emandako WCAG/WAI gomendioetan oinarritu da.

Aztertutako webguneak partzialki konforme daude WCAG 2.1 ereduen arauekin. Zenbait atali dagokionez, konformitaterik ez dago.

Erabilerraztasun-deklarazio hau prestatzea

Deklarazio hau data honetan prestatu zen: 2020ko irailaren 4ean.
Erabilerraztasuna aztertzeko, WCAG-EM (Evaluation Methodology) egitura jarraitzen duen, azterketa sakonaren txostena bete da.
Deklarazioaren azken berrikuspena: 2020ko irailaren 4ean.

 

Oharrak eta harremanetarako datuak

Irisgarritasun-baldintzei buruzko jakinarazpenak egin ditzakezu (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikulua), hala nola:

  • Webgune honek egin dezakeen edozein ez-betetzeren berri ematea
  • Webgunearen erabilerraztasunari buruzko beste edozein kontsulta edo hobekuntza-iradokizun egitea

Harremanetarako formulario honen bidez, 943 449 600/010 telefonora deituz edo zu@errenteria.eus posta elektronikoaren bidez.

Komunikazioak Modernizazioa, Informazioaren Gizartea eta Herritarren Parte-hartzea Sailak jaso eta tratatuko ditu.