Nire Ordainketa

Errenteriako Udalak igorritako ordainagiriak on-line ordaindu daitezke Eusko Jaurlaritzako Ordainketa-pasabidea erreminta erabiliz.

Erreminta hori erabili ahal izateko Internet bidezko banku-jardueran harpidetuta egon behar du herritarrak, edo sistemari atxikita dauden banku-erakunderen baten ordainketa-txartela eduki. Sistemari atxikitako banku-erankundeak ondorengoak dira: Kutxabank, Laboral Kutxa, CaixaBank, Banco Santander, BBVA, Sabadell Guipuzcoano, Bankia, Bankoa, Banco Popular eta Caja Rural Navarra.

Errenteriako Udalak bidalitako erreziboa ere eskura beharko da, eskatzen diren datuak sartu ahal izateko. Datu horiek erreziboaren goiko ezkerreko aldean agertzen dira, barra-kodearekin batera, eta ondorengoak dira:  erakunde igorlea, luzapena, erreferentzia, identifikazioa eta zenbatekoa.

Ordainketa prozesua finantza-erakundearen webgunean bertan egingo da, honek eskainitako segurtasunaz baliatuz.

Nire Ordainketa – Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidea