Udal aldizkaria

Errenteria herri bizia da. Horrek esan nahi du asko direla bertan gauzatzen diren ekimenak eta ekitaldiak; horien atzean, berriz, eragile eta errealitate ugari daude. Hori dela-eta, Errenteriako Udalak beharrezkotzat jo zuen etxe guztietara iritsiko zen argitalpen bat sortzea, hain zuzen ere, Errenteria Herri Bizia izeneko paperezko aldizkaria.

Argitalpen horretan biltzen dira udal ekimenak, herritarren proiektuak eta, oro har, herrian gertatu diren hamaika konturen inguruko albisteak.

Aldizkariaren zenbaki guztiak hemen kontsultatu.