Aretoen erreserba

  • Aretoen erreserben egutegia ikusteko egin klik hemen.
  • YYYY slash MM slash DD
    Erreserba gutxienez astebeteko aurrerapenarekin egin behar da. Ez da onartuko aurrerapen laburragoarekin egindako erreserbarik.
  • :
  • :
  • :
  • Behar teknikoak

  • Oharra: behin eskaera aztertuta, posta elektroniko bidez jakinaraziko dizugu, bi lanegunen buruan, hura onetsi edo ezetsi egin den, edo ordaindu beharreko tasa, dagokion kasuan.
  • Mesedez, arretaz irakurri pribatutasun politika eta ziurtatu ulertu duzula eta ados zaudela, zure datuak bidali aurretik.

OHARRAK

Kultura azpisailak eskaera hau bertan behera uzteko eskumena du, udal programazioarekin bateraezina den kasuetan.

Eskatzaileak adierazten du utzitako edo alokatutako lokal edo instalazioak adierazi duen erabilera edo jardueretarako erabiliko dituela eta udaleko Kultura azpisailetik emandako funtzionamendu arauen arabera. Erabilerak dirauen bitartean bertan sortu litezkeen matxuren erantzukizuna jasotzen du. Horrenbestez,instalazioak jaso zituen egoera berdinean itzuli beharko ditu.

Eskatzaileak instalazioak, bere segurtasun neurriak, larrialdietako plana eta erantsitako arauak ezagutzen dituela adierazten du.

 

INSTALAZIOAK ERABILTZEKO ARAUAK

Eskaeran azaldutako guztia bere horretan beteko da.

Aldaketarik egin nahi izanez gero, beste eskaera bat eginbeharko da.

Gelak erresarbatzeko eskaera egin aurretik, libre dagoen galdetu beharko zaio arduradunari.

Eskatzaileek betebehar hauek dituzte:

1.- Aretoan ordena mantentzea.

2.- Erabilitako materiala aurkitutako leku eta modu berean utzi beharko da.

3.- Erabiltzaileak sortutako zaborraz arduratuko da.

4.- Ohikoa ez den zerbait aurkituz gero, Kultura Departamentua jakinaren gainean jartzea.

5.- Aretoa baimendutako jarduera eta helbururako baino ez erabiltzea.

6.- Gaizki erabiltzeagatik hondatutako materiala ordezkatu, konpondu edo ordaintzea.

7.- Aretoa erabiliko duen erakundeak jardueran herritarrei zuzenduta argitaratzen dituen idatzizko komunikazio guztiak euskaraz edo euskaraz eta gaztelerak idatziko ditu.

8.- Era berean, jardueraren berri emateko erabiltzen diren euskarrietan hizkuntzaren eta irudien erabilera ez sexista egingo da.

Baimendutako jarduerak udalari zein hirugarrenei sor diezaiekeen kaltearen erantzukizuna aretoareneskatzailearena izango da. Beraz, haren ardura izango da kasuan kasu beharrezkoak diren aseguruak izatea (erantzukizun zibila, istripuak etab.)